Luis XIII.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luis XIII.a Frantziakoa (Luis II.a Nafarroakoa)
Luis XIII.a Frantziakoa

1610eko maiatzaren 14a – 1643eko maiatzaren 14a
Aurrekoa Henrike III.a Nafarroakoa
Ondorengoa Luis XIV.a Frantziakoa

Jaiotza 1601eko irailaren 27a
Fontainebleau, Frantzia
Heriotza 1643ko maiatzaren 14a
Saint-Germain-en-Laye, Frantzia
Ezkontidea Ana Austriakoa
Erlijioa Kristaua

Luis XIII.a Frantziakoa edo Luis II.a Nafarroakoa (Fontainebleau, 1601eko irailaren 27aSaint-Germain-en-Laye, 1643ko maiatzaren 14a), Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen (1610-1643).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoaren semea eta ondorengoa izan zen. Adin txikikoa zen bitartean Maria Medici, haren amak, gobernatu zuen Concini politikari italiarrak lagunduta. 1617an Luis XIII.ak Concini hilarazi zuen, Charles de Luynesen laguntzaz. Maria Medicikoak semearen aurka jo zuen baina Ponts-de-Céko guduan menderatu zuten (1620). Luynesek, bere aldetik, protestanteei eraso zien eta Montaubanen hil zuten (1621).

Gorabehera askoren ondoren, Richelieu kardinala, ama-semeak bateraturik, lehen ministro izan zen (1624). Handik aurrera Luis XIII.a Richelieuren mendean egon zen eta beti babestu zuen erregeak bere ministroa, amaren, emaztearen eta anaiaren konplot eta eraso guztietatik.

Bi alderdi nagusitu ziren Frantziako politika giroetan Luis XIII.aren garaian: Espainiarekiko hitzarmenak bideratu nahi zituzten katolikoak eta Frantziako handitasuna molde protestanteen bidetik bilatu nahi zutenak. Frantziatik kanpora, bi erabaki hartu zituen Luis XIII.ak, besteak beste: 1640an Bartzelonako konde titulua onartu zuen Espainiako koroaren aurka matxinatu ziren kataluniarrengandik, baina gerora ezertan ez zen geratu erabaki hura, eta 1620an frantses koroaren pean ezarri zuen Nafarroako erresuma.

Henrike III.arekin Nafarroako koroaren lurrak independentzia egoeran kudeatuak izan ziren, baina Luis XIII.ak, agintaldiaren hasieratik, Frantziako protestanten eragina kontrolpean eduki nahi izan zuen, eta haien feudoetako bat Nafarroa eta Bearnoaren zirenez, bi eskualde horien egoera berrantolatzea erabaki zuen. Gudarostearen buruan joan zen Parisetik hegoalderantz.


Aurrekoa:

Henrike IV.a

Blason France moderne.svg
Luis XIII.a
Frantziako errege
(1610-1643)
Ondorengoa:
Luis XIV.a
Aurrekoa:

Henrike III.a

Blason Navarre.png
Luis II.a
Nafarroako errege
(1610-1643)
Ondorengoa:

Luis III.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis XIII.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan