Philippe de Vitry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Philippe de Vitry.

Philippe de Vitry (Vitry-en-Artois, Frantzia, 1291 - Meaux, Frantzia, 1361) musikagilea, musikako teorialaria, Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua eta latinezko poeta izan zen. Elizgizona zen, eta politikan eta diplomazian ere aritu zen, sarritan aita santuaren gortean. Garrantzi handiko karguak izan zituen Filipe VI.a Valoiskoaren eta Joan II.a Onberaren gortean. Avignongo Klemente VI.a aita santuak Meaux hiriko apezpiku izendatu zuen 1351n. Poeta eta musikagile gisa ospe handia izan zuen, eta bere garaiko intelektual nagusietako bat izan zen Frantzian. Kultura handiko gizona zen; harreman ugari izan zituen garai hartako intelektualekin, Petrarcarekin bereziki.

Historian duen garrantzia musikari zor zaio. Musikaren teoriari buruzko bi liburu idatzi zituen: Liber musicalium, Ars contrapuncti eta Ars nova musicæ, XIV. mendeko musika irauli zutenak, eragin handia izan baitzuten ars antiqua edo arte zaharraren lekua hartu zuen ars nova edo arte berria gauzatzerakoan. Bi liburuotan musika-idazkera eraberritu zuen eta neurriari eta kontrapuntuari buruzko teoriak landu zituen.

Musika-lanak, dirudienez oso ugariak, ia guztiak galdu dira. Hamabost bat motete idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]