Filipe VI.a Frantziakoa
Filipe VI.a Frantziakoa (?, 1293 - Nogent-le-Roi, 1350eko abuztuaren 22a), Zorionekoa ezizenaz ezaguna, Frantziako erregea (1328-1350) izan zen.
Biografia [aldatu]
Kapetar leinukoa, aita Karlos Valoiskoa (Karlos IV.a Frantziakoaren aita Filipe IV.aren anaia zena) zuen. 1328an, Karlos IV.a bere lehengusua hil zenean, Joana Evreuxekoa erregina haurdun zegoen. Erreginak alaba bat izan zuen eta Frantziako nobleziak Lege Salikoa ezarriz Joana II.a Nafarroakoaren ordez Filipe aukeratu zuten. Horrela Valois leinuko lehendabiziko errege bihurtu zen.
Akitaniako dukerria lortzeko asmoz bere politikak Ehun Urteko Gerra sortu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1313an Joana Hankamotza ezkondu zuen. Honek, historialari askoen ustez, benetako gobernadorea izan zena, zazpi seme-alabak izan zituen:
- Joanes (1319–1364)
- Maria (1326–1333)
- Luis (1328–1328)
- Luis (1330–1330)
- Joana (1333–1333)
- Filipe (1336–1375), Orleansko dukea
- Joana (1337–1337)
1350ean Blanka Nafarroakoa ezkondu eta alaba bakarra izan zuten: Joana (1351–1371), Joanes I.a Aragoikoa ezkontzeko bidaian hil zena.
| Aurrekoa Karlos IV.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1328-1350 |
Ondorengoa Joanes II.a Frantziakoa |