Elizondo
Wikipedia(e)tik
|
Elizondo |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|
|||||
| Udalerria | Baztan | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 43°08′42″N 1°31′12″W / 43.145°N 1.52°WKoordenatuak: 43°08′42″N 1°31′12″W / 43.145°N 1.52°W | ||||
| Biztanleria | 3.543 | ||||
Elizondo Baztango (Nafarroa) herri nagusia eta erdigunea da. Lau auzo ditu: Antzanborda, Etxaide, Berro eta Beartzun. 2010eko erroldaren arabera, herriak 3.543 biztanle ditu[1].
Eduki-taula |
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 3.102 | 3.118 | 3.146 | 3.227 | 3.278 | 3.335 | 3.321 | 3.379 | 3.472 | 3.563 | 3.543 |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Puriosenea etxea, XV. mende bukaerako edo XVI. mende hasierako etxea. Bertan "Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa" dago.
- Arotzarena jauregia, XVII. mendeko eraikin barrokoa.
- Arizkunenea, XVIII. mendeko eraikin barrokoa.
- Datue jauregia. XVII. eta XVIII. mendeetan eraikia. Barrokoa.
- Baztango Balleko Etxea (Udaletxea). XVIII. mendeko eraikin barrokoa.
[aldatu] Museo etnografikoa
"Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa" Elizondoko herrigunean kokatuta dago, 3 solairuko etxetzar batean ("Puriosena"). Landa edo baserri mundua eta XIX. mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.
[aldatu] Bestak eta ospakizunak
Elizondoko bestak uztailaren 25ean ospatzen dira, Santioetan.
Udaberriko feriak Aste Santu ondoko ostiralean izaten dira, eta udazkenekoak San Lukas (urriak 18) ondoko igande ondoko ostiralean.
[aldatu] Elizondar ezagunak
- Pedro Medinueta Muzkiz (1745-????), militarra.
- Anastasio Etxeberri Santxolur (1822-1907), apaiz eta euskal idazlea.
- Jabier Lazkoz Biguria (1887-1965), apaiz eta idazle elebiduna.
- Braulio Iriarte (1860-1932), enpresaburua.
- Paskual Bernardino Biguria (1871-1932), euskal idazlea.
- Mariano Izeta Elizalde (1915-2001), euskal idazle eta euskaltzaina.
- Leopoldo Jaen Sobrino (1960-), UPNko politikaria.
[aldatu] Iruditegia
-
Baztan ibaia Elizondon
-
Done Jakue apostuluaren eliza
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Elizondo Baztango udal webgunean
- (Euskaraz) Webgune ez ofiziala
| Elizondo | ||
|---|---|---|
| Antzanborda | Beartzun | Berro | Etxaide | ||
|
|||||||