Pilotaleku Modernoa

Koordenatuak: 43°19′12″N 1°58′25″W / 43.31992°N 1.97364°W / 43.31992; -1.97364
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilotaleku Modernoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′12″N 1°58′25″W / 43.31992°N 1.97364°W / 43.31992; -1.97364
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa 1905eko urtarrilaren 1a
Sutea 1933ko martxoaren 5a
Itxiera 1941
Arkitektura
ArkitektoaRamón Cortázar Urruzola (en) Itzuli

Pilotaleku Modernoa (gaztelaniaz: Frontón Moderno) Donostiako Egia auzoan XX. mende hasieran egon zen pilotaleku bat izan zen, Atotxa inguruan, Mandasko Dukearen pasealekuan.

Ramon Kortazarrek diseinatu zuen eta 1905ean inauguratu zen. Egitura metalikoa zuen, grada baxu batzuekin eta beste bi pisurekin bere gainean[1]. 1933ko martxoaren 5ean sute bat izan zuen, Atano II.ak eta III.ak Urtzelai eta Etxabe IV.ren arteko lehia batean, berogailuaren arduradunak arreta kendu eta partida ikustera joan ostean[2].

1941ean itxi zen eta, ondoren, kotxeen salmenta kontzesionario bat ireki zen bertan.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Frontones antiguos en San Sebastian» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  2. (Gaztelaniaz) «El frontón en llamas» El Diario Vasco 2012-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]