Pirro Epirokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pirro (grezieraz Πύρρος της Ηπείρου ) (K. a. 318-K. a. 272) Epiroko basileosa (erregea) izan zen bi alditan: lehenik K. a. 307tik K. a. 302 arte, eta urte batzuen ondoren, K. a. 279tik K. a. 272 arte. Bere garaiko jeneralik hoberenetakotzat jotzen da, eta Erromatar Errepublikaren etsai handienetako bat honen hedapenean.

Bere erregealdian, Epiroren hedadura handitu zuen Mazedonia eta Tesaliaren lurralde batzuen kontura. Demetrio Poliorzetes, Traziako Lisimakoren aurka borrokatu zenean, Pirro, azken honekin aliatu zen, eta bien artean garaitu zuten Demetrio, ihes egin eta Babilonia eta Siriako errege zen Seleukorekin babestu behar izan zuena.

Erromaren aurkako gerra

K. a. 281ean, Tarento hiriari lagunduz erromatarren aurkako bi gudutan parte hartu zuen Magna Graecian. Hiri hau, Erromaren aurka gerran ari zen eta Pirrori laguntza eskatu zion, hau, laguntzera joanez, 20.000 oinezko soldadu, 3.000 zaldizko eta 26 elefantek osatutako armada batekin iritsi zelarik. Erromatarren aurka borrokatu zuen Heraklean, Lukaniako probintzian, erromatarrak garaitu eta brutiar, lukaniar eta samnitarrak bere alde jarriz.

Bi urte geroago, berriz garaitu zituen erromatarrak Askulumeko guduan, Pugliako probintzian. Baina, zoritxarrez, bere armadak galera garrantzitsu eta ikaragarriak jasan zituen aipaturiko bi guduetan, eta, beraz, garaipen horiek askorik balio izan ez zutela esan daiteke. Askulon lortutako garaipenagatik, garaipen mota horri, ordutik garaipen pirriko deritzo, garaileak, garaipena, kalte handien kontura lortzen duenan. Erromatarrak garaitu izanagatik jaso zituen zorionei erantzunez, honako hau esan zuela esaten da: "Halako beste garaipen bat eta garaitu egingo naute!" (grezieraz Ἂν ἔτι μίαν μάχην νικήσωμεν, ἀπολώλαμεν.)

K. a. 278tik K. a. 275 arte, Siziliara joan zen, greziar hiriei, hauen kartagotarren aurkako guduetan laguntzera. Uharte osoa konkistatu zuen, Lilibeako gotorlekua izan ezik, baina huts egin zuen uhartea Italia hegoaldearekin eta Epiroko bere erresuma propioarekin batzeko saiakeran, honela, mendebaldeko erresuma helenistiko bat eratzea espero zuelarik.

Urte horretan bertan, K. a. 275ean italiar penintsulara itzuli zen, Beneventoko gudua gertatu zelarik, non Manio Kurio Dentato erromatar kontsulak garaitu zuelarik. Porrot honen ondoren, Epirora itzuli zen, bere armadaren heren batekin bakarrik. Kontutan hartu behar da, historiako garai honetan, armada batek, ahal zen hildako soldadu gutxien izan behar zituela, ezinbestekoa baitzen hurrengo guduetarako.

Porrot egin zuen, baita ere, Espartaren aurkako gerra batean, eta, honen ondorioz, Argosera itzuli zen, hemen, etxe batetatik jaurtitako teila baten ondorioz hil zelarik.

Kanpo loturak

Bibliografia

  • Historia Universal Oriente y Grecia de Ch. Seignobos. Editorial Daniel Jorro, Madril 1930
  • Grecia, cuna de Occidente de Peter Levi Ediciones Folio S.A. ISBN 84-226-2616-0
  • La Historia y sus protagonistas Ediciones Dolmen 2000
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirro Epirokoa Aldatu lotura Wikidatan