Pissis mendia
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Garaiera | 6.792 m | |||
| Kokapena | ||||
| Koordenatuak | 27°45′16″S 68°47′55″W / 27.75444°S 68.79861°WKoordenatuak: 27°45′16″S 68°47′55″W / 27.75444°S 68.79861°W | |||
| Mendilerroa | Andeak | |||
| Lehen igoera | 1937 otsailaren 7an, Stefan Osiecki eta Jan Szczepanski. | |||
Pissis mendia Argentinako Catamarca eta La Rioja probintzien arteko mugan kokaturiko geruza-sumendia da. 6.792 metroko altura duenez, Andeetako hirugarren mendirik altuena da eta munduko bigarren sumendirik altuena. Andeetako mendilerroa eta Atacamako basamortuaren artean kokatuta dagoenez, eskualdeako klima lehorra da oso eta ia ez du elurrik.
Pissis izena izan baino lehen, Nacimientos del Jagüe eta Pillanhuasi izenak zituen. Gaur egungo izena 1885ean txiletar gobernuak jarri zion Pierre Joseph Aimé Pissis frantziar geografoaren omenez.
Kokapena [aldatu]
Pissis mendia Argentinan dago osorik, Catamarca eta La Rioja probintzien arteko mugan. Hegoaldean La Riojako probintzia eta iparraldean Catamarcako probintzia ditu.
Eskualdean munduko sumendirik altuenak daude:
- Ojos del Salado (6.891 m)
- Bonete Chico (6.759 m)
- Tres Cruces (6.749 m)
- Walther Penck (6.669 m)
- Incahuasi (6.610 m)