Plaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:57, 18 abendua 2015
Ezkerretik eskuinera: eritrozito, plaketa eta leukozito.


Plaketak edo tronbozitoak odolaren hiru zelula motetako bat dira, eritrozito (globulo gorria) eta leukozitoekin batera.

Funtzio nagusia odolaren koagulazioa da.

Gatzapen edo koagulazio horrek odolaren galera ekiditen du. Bi modutan parte hartzen dute plaketek aipatutako prozesuan: alde batetik, zauriaren tokian pilatu egiten dira, ebakia estaliz eta odolaren galera oztopatuz. Beste aldetik, tronbokinasa izeneko entzima askatzen dute, tronbina sortzen duena; tronbina horrek fibrinaren agerpena katalizatzen du (fibrinogenotik abiatuta), fibrina hori izanik odolbilduak sortzen dituena.

Gizakiengan, kopuru normala 150.000-450.000/mm3 da

Lotutako gaixotasunak

Plaketen eskasiak tronbozitopenia izena hartzen du, eta demaseko kantitateak tronbozitosia. Bi egoera hauek bakarrik ager daitezke edota beste gaixotasun zabalago batzuekin batera.

Tronbozitopenia adibidez gibeleko zirrosiarekin batera agertzea ohikoa da. Tronbozitosiak, aldiz, infekzioetan ikus daiteke.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plaketa Aldatu lotura Wikidatan