Poloniako Ondorengotza Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poloniako Ondorengotza Gerra
Siege of Danzig 1734.PNG
Danzigeko setioa
Data 1733–173
Lekua Polonia, Renania eta Italia
Emaitza Vienako ituna
Augusto III.ak tronua lortu zuen
Borboitarrek lurraldeak lortu zituzten
Gudulariak
POL COA Wieniawa.svg Stanisław Leszczyńskiren aldeko Polonia
 Frantzia
 Espainia
Savoie flag.svg Sardiniako Erresuma
Flag of the Duchy of Parma.svg Parmako dukerria
Coat of Arms of Wettin kings of Poland.svg Augusto III.a Poloniakoaren aldeko Polonia
 Errusiar Inperioa
Flag of the Habsburg Monarchy.svg Habsburgotar monarkia
Flag of the Kingdom of Prussia (1701-1750).svg Prusiako Erresuma
Flag of Electoral Saxony.svg Saxoniako hauteslerria
Buruzagiak
Parmako dukea
James Fitz-James
Villarsko dukea
Karlos Emmanuel III.a Sardiniakoa
Peter Lacy
Burkhard Christoph von Münnich
Eugenio Savoiakoa
Friedrich Heinrich von Seckendorff
Galerak
50.400 frantziar erori edo hildako
3.000 espainiar erori edo hildako
7.200 sardiniar erori edo hildako[1]
3.000 errusiar erori edo hildako
32.000 austriar erori edo hildako
1.800 prusiar erori edo hildako[1]

Poloniako Ondorengotza Gerra (1733-1738) Augusto II.a Poloniako erregea hil ondoren hasi zen gerra izan zen. Stanisław Leszczyński Luis XV.a Frantziako erregearen aitaginarreba hautatu zuten errege, Frantziako koroak bultzatuta, baina Austriako eta Errusiako erregeak Augusto III.a Saxoniakoaren alde agertu ziren. Stanisław eraitsi ondoren, austriarrak eta errusiarrak Poloniaz jabetu ziren eta frantsesak, beren aldetik, Lorrena, Kehl eta Philippsburgeko lurraldeak beretu zituzten. Gerra Poloniako erregetzak piztu bazuen ere, gatazka latzenak Italian izan ziren (Milan, Napoli), sardiniarrek eta espainiarrek, frantsesen aliatuek, Utrechteko itunaren arabera galdutako lurraldeez jabetu nahi baitzuten. Vienako itunak eman zion gerrari amaiera: Augusto III.a Poloniako errege izendatu zuten, Stanisław Lorrena eta Barko konderriko nagusi bihurtu zen (bera hildakoan, lurralde horiez jabetu zen Frantziako koroa) eta Karlos Filipe V.aren semea Napoli eta Siziliako errege egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poloniako Ondorengotza Gerra Aldatu lotura Wikidatan