Sardiniako Erresuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sardiniako Erresuma
Regno di Sardegna (it)
Regn 'd Sardëgna (pms)
Regnu Sardu (srd)

1297 – 1861
Aragoiko koroaren erresuma (1297–1720)
Savoiako etxearen erresuma (1720–1861)
Flag of the Kingdom of Sardinia.svg Sardegna1730(TZ).jpg
Ereserkia
KingdomofSardinia1815.png
Sardiniako Erresuma 1815ean
Hiriburuak Cagliari, Turin
Hizkuntza(k) * Aragoiaren agintepean: sardinera, katalana, gaztelania
* Savoiako etxearen agintepean: italiera, frantsesa, frankoprovenzera, liguriera, okzitaniera, piemontera, lombardiera, sardiniera, korsikera.
Erlijioa katolizismoa, judaismoa, eliza valdensea
Eremua 73.810 (1859an)
Biztanleria 4.650.368 (1859ko zenbatespena)
Aurrekoak
Flag of the Republic of Pisa.svg Pisako Errepublika
Bandiera Arborense - Campo bianco con albero.jpg Arboreako Epaitegia
Ondorengoa
Italiako Erresuma Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg

Sardiniako Erresuma 1297tik 1861era Sardiniako uharte osoa hartzen zuen estatua izan zen. Lehen aldi batean (1297–1720) Aragoiko koroaren, eta geroago Espainiar Inperioaren, mendean egon zen. 1720tik 1861era, berriz, Savoiako etxearen mende. Jatorrizko hiriburua Cagliari izan zen, baina ondoren Turin izendatu zuten hiriburu.

Bonifazio VIII.a aita santuak 1297an sortu zuen erresuma (Regnum Sardiniae et Corsicae) eta Jakue II.a Aragoikoari eman zion, Egoitza Santuaren basailu gisa. 1324an Jakue II.ak uhartea okupatzea erabi zuen. Lucocisternako guduan (1324ko otsaila) Pisako Errepublikaren armada azpiratu zuen. Sanluriko guduan (1409ko ekainean) aragoiarrek azken erresistentzia zapaltzea lortu zuten. Gerra luze honek, 1348ko izurri bubonikoak eta itsasbazterreko merkatal hirien eta barnealdeko lurralde feudalen arteko dikotomiak ekonomia krisi larria eragin zuten[1].

1516an Aragoiko eta Gaztelako koroak bateratu ziren. Era horretan Sardinia Espainiar Inperioaren zati bilakatu zen. 1713an, Espainiako Ondorengotza Gerraren osteko Utrechteko Itunaren kariaz, Sardiniako Erresuma Austriar Inperioari eman zitzaion. Hitzarmen berean Viktor Amadeo II.a Savoiakoak Siziliako Erresuma jaso zuen. 1720an botere oreka aldatua zen eta Hagako itunean erresumak trukatzea hitzartu zen: Siziliako Erresuma Austriarentzat izan zen eta Sardiniako Erresuma Savoiako etxearentzat, Piemonte-Sardinia erresuma eratuz.

1861ean Sardiniako Erresuma Italiako Erresumaren fundatzaileetako bat izan zen. Bere lurraldeak Italiako eskualde (regioni) bihurtu ziren.

Sardiniako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso IV.a Aragoikoa
Karlos V.a
Viktor Emanuel II.a

Bartzelonako kondeen leinua:

Gaztelako Trastamara leinua:

Espainiako habsburgotarren leinua:

Espainiako borboien leinua:

Espainiako habsburgotarren leinua:

Savoiako etxea:

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sardiniako Erresuma Aldatu lotura Wikidatan