Poltavako gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poltavako gudua
Iparraldeko Gerra Handia
Marten's Poltava.jpg
Denis Martens Gaztearen margolana, 1726
Data 1709ko uztailaren 8
Lekua Poltava, egungo Ukraina

49°34.47′N 34°34.12′E / 49.57450°N 34.56867°E / 49.57450; 34.56867Koordenatuak: 49°34.47′N 34°34.12′E / 49.57450°N 34.56867°E / 49.57450; 34.56867

Emaitza Errusiar erabateko garaipena
Gudulariak
 Suedia  Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Carl Gustav Rehnskiöld Petri I.a Errusiakoa
Indarrak
33.000 soldadu
60 kanoi
42.000-45.000 soldadu
72 kanoi
Galerak
6.900 hildako eta zauritu
2.800 preso
3.345 hildako
3.200 zauritu

Poltavako gudua (suedieraz: Slaget vid Poltava; errusieraz: Полта́вская би́тва; ukraineraz: Полта́вська би́тва) 1709. urteko uztailaren 8an Errusiako Petri I.a Handia tsarraren eta Suediako Karlos XII.a erregearen armaden artean izan zen, Ukrainako lurretan. Iparraldeko Gerra Handiko gudu famatuenetarikoa da. Errusiarrak garaile izan ziren, eta orduan hasi zen Suediako Erresumak Europan zeukan indarra galtzen (ordura arteko potentzia handiena zen).

Karlos XII.a eta bere armada Errusiako lurraldeetan oinazeak eta era askotako galerak jasaten ari ziren, baina zituzten indarrekin Vorskla ibaiaren ondoko Poltavako gotorlekua setiatu zuten. Petri I.aren armadak setioari erantzunez defentsako lerro bikoitzaz suediarrak inguratu zituen.

Karlos XII.ak 20.000 lagun inguru zituen berarekin, baina Petri I.ak 45.000. Beraz, egoera eta ondorioak suediarren kalterako izan ziren batez ere. Gudua goizaldean hasi zen, eguna argitu baino lehen, eta eguerdirako Karlos XII.ak erretiratzeko agindu zuen. Arratsalderako suediarrek Poltavako setioa bertan behera utzi zuten, eta hegoalderantz abiatu ziren, baina errusiarrak ondorik joan zitzaizkien. Handik hiru egunera suediarrak errenditu egin ziren. Karlos XII.ak eta bere laguntzaile batzuek Prut ibaia zeharkatzea lortu zuten, Otomandar Inperioaren menpeko Moldaviako Bender hirian babesa hartzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poltavako gudua Aldatu lotura Wikidatan