Lehendakari

Wikipedia(e)tik

(Presidentetik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau orokorrean karguari buruzkoa da, bereziki Eusko Jaurlaritzakoari buruzko artikulua ikusteko: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria

Lehendakaria edo Presidentea lan-talde bat, administrazio kontseilu bat, elkarte bat edo, errepublikan, estatu bat zuzentzeko pertsona hautatua da.

Hitza erakunde publiko bildua zuzentzen duen pertsonari deitzeko ere erabiltzen da, hau da, epe baterako hautatutako Estatuko botere betearazle duen funtzionarioa, Kongresua, Parlamentua eta abar. Aldi berean, enpresa pribatuak, unibertsitateak, elkarteak eta bestelako erakundeak zuzentzen dituen pertsonei ere presidenteak deitu ohi diegu.

Eduki-taula

[aldatu] Hitzak

Presidente (latinetik prae sedere, "aurrean eseri dena") lehendabizikoz Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioan erabili zuten eta harrezkero munduan zehar erabili dute.

Lehendakari hitza EAJko kideek sortutako neologismoa da, Euskadi, Eusko eta Jaurlaritza bezala. Hasiera batean, izen horiek guztiak Euskal Herriari (edo era hertsiago batean, Bizkaiari) bakarrik zegozkien. Gehienbat EAEko gobernuburua izendatzeko erabiltzen da, baina hala ere berdin-berdin erabil daiteke gainerako erakunde, talde, instituzio edo gobernuren kasuan ere: alderdiko lehendakaria, mendizale elkarteko lehendakaria, AEBetako lehendakaria, Espainiako edo Frantziako lehendakaria, etab.

[aldatu] Lehendakari motak

[aldatu] Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria

Lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernu-burua.

[aldatu] Errepublikako Presidente

Errepublikak diren herrialdeetako gobernuetan, Estatu-burua, edo gobernu-buruak Presidente titulua jasotzen du. Normalean, herritarrek hautatzen dituzte hauteskundeetan, eta parlamentuak izendatzen ditu 4-8 urte bitarterako (herrialdearen arabera).

[aldatu] Gobernuko Presidente

Monarkia parlamentarioa duten herrialde batzuetan, lehen ministroari Gobernuko Presidente titulua ematen zaio, adibidez, Espainiaren kasuan.

[aldatu] Ikus, gainera