Proconsul

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau primate genero fosilari buruzkoa da; erromatar karguari gaitzat duena beste hau da: Prokontsul
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Proconsul
Iraute egoera: Fosil
Fosilen hedapena: Miozeno

Proconsul baten marrazkia
Proconsul baten marrazkia


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Goifamilia: Hominoidea
Familia: Proconsulidae
Azpifamilia: Proconsulinae
Generoa: Proconsul
Espezieak

Proconsul orain dela 27 milioi urtetik 17 milioi urtera, Miozenoan bizi izan zen primate genero fosila da. Hasiera batean Kenyan bizi izan zen, eta gero Afrika osoan. Lau espezie ezberdin deskribatuak izan dira, 10 eta 40 kilogramo artekoak. Oihanetan bizi ziren.

Cercopithecoidea eta Hominoidearen arteko ezaugarriak dituztenez zaila da zein aldetakoak ziren esatea, nahiz eta askotan Hominoidearen barruan sartzen diren. Ez bazen talde honetakoa orduan Aegyptopithecusen senidea izango litzateke.

Cercopithecoideak bezala haginetako esmalte fina du, arina da eta aurreko beso laburrak zituen eta ziurrenik zuhaitzetan bizi zen. Hominoideak bezala ez zuen isatsik, sorbaldak ere antzekoak dira eta gorputzaren tamaina eta burmuinaren tamainaren arteko erkaketak ere batazbestea baino burmuin handiagoa zuela esaten du.