Putumayo ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Putumayo
Putumayo (es)
RIO PUTUMAYO - PUERTO ASÍS - HONG KONG.jpg
Putumayo ibaia Kolonbiako Puerto Asísen
Kokapena Amazonia (Hego Amerika)
Luzera 1.800 km
Emaria 6250 m³/s
Iturburua Laguna de la Cocha
Ibai ahoa Amazonas
Putumayorivermap.png

Putumayo ibaia (kitxuazko Putu, zuhaitz frutuz eginiko pitxerra, eta Mayu, ibaia, hitzetatik datorrena, eta, beraz "euren fruituak pitxer bezala erabiltzen diren landareak hazten diren tokian jaiotzen den ibaia" esan nahi duena), Brasilen Iça ibaia deitua, Amazoniako ibai luze bat da. Kolonbiako Andeetako Nudo de los Pastosen jaiotzen da, Putumayo departamenduko San Francisco udalerrian, eta Amazonas ibaira isurtzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Putumayo ibaia mugako ibaia da ia bere ibilgu guztian zehar. Nudo de los Pastos mendigunean jaio eta Amazonasera isurtzen da honen ezkerraldeko ertzetik, Brasilen, San Antono de Ica herri inguruan. Hasieran erabat kolonbiarra da, Cehembí ibaiarekin elkartzen den arte. Toki honetatik aurrera kolonbiar-ekuatoriarra da San Miguel ibaiarekin elkartu arte. Ibaiadar nagusia Guamués ibaia du.

Ezkerraldeko ibarra, kolonbiar aldean dagoena, eskuinaldekoa baino garaiagoa izateagatik bereizten da, eta honen ondorioz, zati honetan biztanle dentsitaterik handiena dago. Era berean abeltzaintzarako erabiltzen diren larre zabaleko lurraldeak daude.

Neguan gertatzen diren goraldi handiek higadura eragiten dute, ibarren irristaketa handiak eragiten dituena, eurekin batera material soltea, buztina eta tamaina handiko zuhaitzak eramaten dituelarik, nabigaziorako arrisku handia diren oholesiak eratuz. Harea bankuak ere eratzen dira, ibaian zehar uharteak eratzen dituztenak.

Nabigazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Putumayo ibaia 1.800 kilometroan zehar da nabigagarria, Puerto Asísetik Amazonasekin elkartu arte. Urte osoan zehar da nabigagarria Peruko El Estrecho herritik Amazonaseraino, lau oineko kalatua duten itsasontzientzat.

Korrontearen batez besteko abiadura 0,5 eta 1,5 metro segundo artean dago, urte garaiaren eta kontutan hartzen den ibai zatiaren arabera. Adibidez, ibaiaren goiko zatiak emari ertaineko garaietan (500 metro kubiko segundoko) 1,5 metro segundoko abiadura du, agorte garaian (250 metro kubiko segundoko) soilik 0,60 metro segundoko abiadurara iristen den bitartean. Ibaiaren erdialde eta behealdeko zatietan, 4 eta 9 metro arteko sakonerekin, abiadurak 0,9 metro segundotan aldatzen da abiadura Tarapacá herri inguruan duen 7.000 metro kubiko segundoko emari batentzat. Putumayo ibaiak maila aldaketa handia du bere arroko goiko zatian, 2 metro baino gehiagoko aldaketekin soilik 48 ordutan. Baina maila horiek egonkorragoak bihurtzen dira erdialdeko eta behealdeko zatietan, Tarapacán 48 ordutan aldaketarik handiena 0,5 metrokoa izateak frogatzen duen bezala.

Atardecer en el Rio Putumayo en Puerto Asís.jpg Rio Putumayo.1 .jpg RIO PUTUMAYO EN EL FERRI.jpg Panoramica 1 del rio Putumayo en puerto asis, .jpg
Ilunabarra Putumayo ibaian Puerto Asísen La Esmeralda Portua Putumayo ibaia Puerto Asísen Putumayo ibaiaren panoramika, Puerto Asisen

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Putumayo ibaia