Quebeceko eskualde administratiboak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Quebeceko eskualde administratiboetako mugak. Zenbakiak taulan agertzen direnak dira.

Quebeceko eskualde administratiboak (frantsesez Régions administratives du Québec) Ipar Amerikako herrialde honetako lehen mailako banaketa administratiboa osatzen duten 17 eskualdeak dira.

1966ko martxoaren 29an sortu eta 1987ko abenduaren 22an berrantolatu ziren. Région deitu baino lehen district ("barruti") deituak ziren.

Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak kudeatzen dituzten taldeak bi denboratan antolatzen dira. Lehenik Quebeceko gobernuak arlo sozioekonomiko desberdinetako pertsonalitate batzuk izendatzen ditu eta horrela "Hautetsien eskualdeko konferentzia" (Conférence régionale des élus, CRÉ) sortzen da. Egitura honek gobernu nazionalari eskualdearen gaineko kontuetan aholkuak eman eta proiektuak garatzeko ardura du; aldiz, ez du erabakiak hartzeko botererik eta egin beharrekoa tokiko udalerri (municipalité) eta udalerriak biltzen dituen "Eskualdeko konderriko udalerriekin" (Municipalité régionale de comté, MRC) kolaboratu eta adostu behar du ezinbestean.

Bestetik eskualde bakoitzak bere gobernua du, udalerrietako ordezkariek osatzen dutena. Quebeceko gobernuak eskualdekoaren onespena -edo hiritarrena, adostasunik ez balego- behar du eskualdearen konpetentziei lotutako egitasmoak aurrera atera baino lehen.

17 eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebec 17 eskualdetan banatuta dago. Ez dute hiriburu ofizialik eta udalerri nagusia aipatzen da. Quebeceko lurraldearen ezaugarriengatik azaleran eta biztanle kopuruan izugarrizko desberdintasunak daude haien artean.

Eskualde bakoitzak kode baten moduko zenbaki finkoa du, hainbat argitalpen eta agiritan agertzen dena.


Zkia. Eskualde administratiboa Biztanleria
(2010)
Azalera
(km²)
Dentsitatea
(bizt./km²)
Hiri nagusia
01 Bas-Saint-Laurent 202.299 22.405 9,0 Rimouski
02 Saguenay–Lac-Saint-Jean 275.679 104.035 2,6 Saguenay
03 Capitale-Nationale 687.672 19.286 35,7 Quebec Hiria
04 Mauricie 263.264 39.748 6,6 Trois-Rivières
05 Estrie 307.264 10.187 30,2 Sherbrooke
06 Montréal (Montreal) 1.887.983 504 3.746,0 Montreal
07 Outaouais 357.667 32.841 10,9 Gatineau
08 Abitibi-Témiscamingue 146.636 64.700 2,3 Rouyn-Noranda
09 Côte-Nord 96.508 300.281 0,3 Sept-Îles
10 Nord-du-Québec 40.637 718.229 <0,1 Chibougamau
11 Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine 94.813 20.937 4,5 Gaspé
12 Chaudière-Appalaches 405.473 15.128 26,8 Lévis
13 Laval 391.636 245 1.598,5 Laval
14 Lanaudière 461.526 13.528 34,1 Terrebonne
15 Laurentides 543.874 21.563 25,2 Saint-Jérôme
16 Montérégie 1.432.243 11.114 128,9 Longueuil
17 Centre-du-Québec 231.892 6.926 33,5 Drummondville

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eskualderen kasuetan (Montérégie eta Nord-du-Québec) hiruna eremutan banatuta daude eta horietako bakoitzak eskualde administratibo bati dagokion egitura (Conférence régionale des élus, CRÉ edo baliokidea) du.

  • Montérégie, bere biztanleria handiagatik hiru eskualdetan banatuta dago:
  1. Agglomération de Longueuil (Rive-Sud de Montréal edo "Montrealeko hegoaldeko ibarra" izenez ezaguna).
  2. Montérégie-Est, ekialdea.
  3. Vallée-du-Haut-Saint-Laurent (Suroît edo "Hego-mendebaldea" izenez ezaguna).

Bakoitzaren hiri nagusia Longueuil, McMasterville eta Salaberry-de-Valleyfield da, hurrenez hurren.

  1. Jamésie "zurien" gehiengo demografikoaren menpean legokeen lurraldearen zatirik handiena da; bertan munduko udalerririk handientzat jotzen den Baie-James dago. CRÉko egoitza Matagamin dago.
  2. Eeyou Istchee, creeak bizi diren herriek osatua; Creeen Kontseilu Handiaren egoitza Nemaskan dago.
  3. Nunavik (Nouveau-Québec, "Quebec berria" deitzen zena), inuiten lurraldea; Kativik izena duen administrazioaren egoitza Kuujjuaqen dago.

Eskualdeen banaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdearen (Quebeceko 1. mailako banaketa administratiboa) eta udalerriaren (3. maila) artean udalerri batzuk biltzen dituzten egiturak daude, mankomunitate, herri, hiri edota aglomerazio elkargoen antzeko funtzioak dituztenak:

Izen aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banatutako eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen fasean (1966) lurraldea 10 eskualdetan banatu zen, lehen 10 kodeak daramatzatenetan hain zuzen (arestian aipatu izen aldaketak kontuan hartuz).

Bigarrenean (1987) eskualde batzuk banatzeari eta zenbait muga aldaketa egiteari ekin zitzaion, oreka bilatu nahian. Horren ondorioak hauexek izan ziren:

Azkenik Mauricie–Bois-Francs 1997ko uztailaren 30ean desagertu zen eta bere lurrek Mauricie eta Centre-du-Québec osatu dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quebeceko eskualde administratiboak Aldatu lotura Wikidatan
  • (Frantsesez) MAMROT Quebeceko udal, eskualde eta lurralde antolakuntzarako ministerioa (ministère des Affaires municipales, des Régions et de l'Organisation du territoire du Québec).