Capitale-Nationale
| Mapa | ||
|---|---|---|
| Informazio orokorra | ||
| Estatua Probintzia |
||
| Hiriburua | Quebec Hiria | |
| Geografia | ||
| Eremua | 18.638 km² | |
| Koordenatuak | 47°20′0″N 71°30′0″W / 47.33333°N 71.5°WKoordenatuak: 47°20′0″N 71°30′0″W / 47.33333°N 71.5°W | |
| Biztanleria | ||
| Biztanleria | 680.074 bizt (2008) | |
| Dentsitatea | 36,49 bizt/km² | |
| Web orrialdea | ||
| www.capitale-nationale.gouv.qc.ca/ | ||
La Capitale-Nationale Quebeceko eskualde administratiboa da. 03 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko eta bere mugen barnean nazio honetako hiriburua den Quebec Hiria dago.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Quebec Hiriaren inguruan dauden zenbait zonaldek osatzen dute. Hiri historikoaren protagonismoak ez du erabat desagertarazten beste eremu batzuen nortasuna.
Hiriburutik itsasorako bidean lehen Beaupré aldeko kostaldea eta gero historia luzeko Charlevoix dago. Kontrako norabidean, Montrealerakoan, Portneufen inguruan dauden ibaiaren ertzeko herriek osatutako MRCa. Ibaian bertan Orléans uhartea dago, Quebeceko garrantzitsuenetakoa.
Aldiz, Quebec Hiriaren inguruko metropoli eremu osoa ez dago eskualde honen barruan: ibaiaz bestaldeko lurrak Chaudière-Appalachesen daude. Hala ere, Lévis hiriak harreman bereziki estua du Quebec Hiriarekin eta bere metropoli komunitatearen (Communauté métropolitaine de Québec) barnean dago.
Mugakideak [aldatu]
Auzokide guztiak Quebeceko beste eskualde batzuk dira.
- San Laurendi ibaiaren ibarrezkerrean:
- Mendebaldean Mauricie.
- Iparraldean Saguenay–Lac-Saint-Jean.
- Ekialdean, Saguenayko fiordoaren beste aldean, Côte-Nord.
- Ibaiaz bestalde:
Demografia [aldatu]
- Biztanleria: 680.074 (2008[1])
- Azalera: 18.638,7 km²
- Dentsitatea: 36,5 bizt./km²
- Jaiotza-tasa: ‰ 9.8 (2004)
- Heriotza-tasa: ‰ 8 (2003)
Jatorriko herriak [aldatu]
Gutxiengo txikia osatzen badute ere, egungo Quebecen geratzen den wendat edo huron herriaren komunitate bakarra dago: Wendake.
Banaketa administratiboa [aldatu]
MRC eta baliokideak [aldatu]
Eskualdeak 6 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den hiri-aglomerazio bat; MRCak eta beren hiriburuak:
- Agglomération de Québec: Quebec Hiria.
- Charlevoix: Baie-Saint-Paul
- Charlevoix-Est: La Malbaie
- La Côte-de-Beaupré: Château-Richer
- La Jacques-Cartier: Shannon
- L'Île-d'Orléans: Sainte-Famille
- Portneuf: Cap-Santé
MRCetatik kanpoko udalerriak [aldatu]
- Wendake: "indiar erreserba".
- Notre-Dame-des-Anges: "parrokiako udalerria" (municipalité de paroisse).
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Capitale-Nationaleko CRÉren (Hautetsien eskualdeko konferentzia) webgunea.
- (Frantsesez) Eskualdeko ataria.
- (Frantsesez) Eskualdea Quebeceko estatistika insitututuan.
- (Ingelesez) (Frantsesez) Informazio turistikoa. Charlevoix aparteko eskualde turistikoa da.
- (Frantsesez) Commission de la capitale nationale.
|
|||||||