Quetzaltenango
|
Quetzaltenango |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Departamendua | Quetzaltenango | ||
| Sorrera | 1524 | ||
| Alkatea | Jorge Rolando Barrientos Pallecer | ||
| Koordenatuak | 14°50′40″N 91°30′05″W / 14.84444°N 91.50139°WKoordenatuak: 14°50′40″N 91°30′05″W / 14.84444°N 91.50139°W | ||
| Eremua | 127 km2 | ||
| Garaiera | 2357 m | ||
| Biztanleria | 145.637 bizt. | ||
| Dentsitatea | 1.146,75 bizt./km² | ||
Quetzaltenango ([ketsalteˈnaŋgo] ahoskatua, baita Xelajú [ʃelaˈxu] edo Xela [ˈʃela] ezizenaz ezaguna ere) Guatemalako hego-mendebaleko hiria da, izen bereko departamenduko hiriburu dena. 120 km2 ditu, eta 170.000 biztanle (2011). Guatemala-El Salvadorreko sumendien zerrendan kokaturik dago, 2.357 metroko garaieran. Mendebaleko merkataritza- eta administrazio-gune nagusia da. Kafe-ekoizpena eta horren inguruan eratutako zerbitzuak eta industriak dira hiriaren ekonomia-jarduera nagusiak. Horiez gainera, garrantzi handia dute nekazaritzako gaien eraldaketa industriak (garagardogintzak, likoregintzak eta xaboigintzak, bereziki) eta ehungintzak (kotoia eta artilea). Aireportua du.
Historia [aldatu]
Espainiarrak Ameriketara iritsi zirenean, kitxeen hiria zen, eta Xelaju deitzen zioten bertakoek. Alabaina, espainiarrek kitxeak menderatu zituztenean, hiriari izena aldatu zioten. República de los Altos eratu zenean, hiriburua izan zen errepublika hark iraun zuen denbora laburrean. 1902an Santa Maria sumendiak hiria suntsitu zuen.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Quetzaltenango, Tenp.: 1991−2010 / Prez.: 1980−2010) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 28.4 | 29.8 | 29.8 | 28.2 | 29.4 | 26.5 | 25.2 | 25.0 | 26.0 | 25.2 | 25.6 | 26.2 | 29.8 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22.0 | 23.5 | 25.5 | 23.8 | 23.1 | 21.9 | 21.9 | 22.1 | 20.9 | 21.7 | 21.3 | 22.1 | 22.5 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.9 | 13.7 | 14.8 | 15.8 | 15.8 | 15.6 | 15.8 | 15.8 | 15.2 | 15.0 | 14.0 | 13.2 | 14.7 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | −11.5 | −5.4 | −5.2 | −3.6 | 0.6 | 1.0 | 2.5 | 0.5 | 1.0 | 0.0 | −5.5 | −5.4 | −11.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.3 | 2.9 | 3.9 | 6.3 | 8.8 | 9.3 | 8.2 | 8.5 | 9.0 | 8.4 | 6.0 | 2.8 | 6.4 |
| Euria (mm) | 1.80 | 5.50 | 14.44 | 41.16 | 131.55 | 147.77 | 98.65 | 106.95 | 134.67 | 93.55 | 18.68 | 7.08 | 801.8 |
| Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 0.8 | 0.93 | 2.33 | 5.87 | 16.8 | 21.93 | 18.0 | 17.53 | 22.8 | 14.47 | 5.67 | 2.13 | 129.3 |
| Eguzki orduak | 249.57 | 240.27 | 249.33 | 212.77 | 167.14 | 142.32 | 185.27 | 187.51 | 135.61 | 156.94 | 199.15 | 228.69 | 2354.6 |
| Hezetasuna (%) | 65.68 | 63.05 | 64.5 | 68.4 | 74.5 | 79.37 | 74.47 | 76.05 | 81.16 | 79.32 | 72.65 | 68.63 | 72.32 |
| Iturria: Instituto Nacional de Sismologia, Vulcanologia, Meteorologia, e Hidrologia[1] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.