Veracruz (hiria)
- Artikulu hau Mexikoko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Veracruz (argipena).
|
Veracruz |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Estatua | ||
| Probintzia | Veracruz | |
| Alkatea | Jon Gurutz Rementería Sempé (PRI) | |
| Koordenatuak | 19°12′N 96°07′W / 19.2°N 96.117°WKoordenatuak: 19°12′N 96°07′W / 19.2°N 96.117°W | |
| Garaiera | 10 m | |
| Ordu eremua | UTC-6 | |
| Posta kodea | 91690 - 91969 |
|
| Biztanleria Metropoli eremua |
444.438 bizt. (2005) 702.394 |
|
| Sorrera | 1519 | |
| http://www.veracruz-puerto.gob.mx/ | ||
Veracruz —Puerto de Veracruz ere deitua— Mexikoko hego-ekialdeko hiria eta portua da, Veracruz estatuko hiri handiena. Mexikoko golkoaren itsasertzean dago, eta hango portua da Mexikoko garrantzitsuena. 2005ean hiriak 444.438 biztanle zituen, eta metropoli eremuak 702.394 biztanle.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Hernán Cortések sortu zuen hiria 1519an, Villa Rica de la Vera Cruz izenarekin. Merkataritzako hiri nagusia izan zen, pirata asko erakarri zituena. 1838an frantsesek hartu zuten, Estatu Batuetako armadak 1846an, frantsesek berriro 1861ean eta Estatu Batuek 1914an.
Benito Juárez eta Venustino Carranza lehendakarien gobernuek Veracruzen hartu zuten egoitza.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Veracruz) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 34.7 | 33.2 | 39.2 | 39.5 | 39.5 | 36.7 | 37.0 | 36.0 | 35.4 | 35.0 | 34.0 | 36.0 | 39.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 24.3 | 24.6 | 26.5 | 28.7 | 30.4 | 30.8 | 30.9 | 31.2 | 30.8 | 29.6 | 27.6 | 25.5 | 28.4 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 21.2 | 21.6 | 23.4 | 25.6 | 27.4 | 28.0 | 27.6 | 28.0 | 27.6 | 26.5 | 24.5 | 22.5 | 25.3 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | 5.8 | 7.2 | 2.0 | 9.0 | 14.5 | 17.0 | 19.8 | 13.2 | 17.0 | 12.0 | 2.0 | 0.2 | ' |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18.1 | 18.5 | 20.6 | 22.8 | 24.6 | 24.5 | 23.6 | 23.9 | 23.6 | 22.7 | 20.9 | 19.3 | 21.9 |
| Euria (mm) | 37.9 | 17.8 | 13.1 | 24.4 | 74.2 | 196.3 | 385.1 | 320.5 | 292.6 | 130.7 | 32.0 | 39.6 | 1564.0 |
| Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 5.3 | 3.1 | 3.8 | 3.8 | 5.0 | 12.8 | 18.5 | 16.4 | 15.4 | 10.6 | 6.2 | 5.7 | 106.7 |
| Eguzki orduak | 145.7 | 158.1 | 189.1 | 207.0 | 204.6 | 207.0 | 204.6 | 223.2 | 186.0 | 192.2 | 180.0 | 145.7 | 2243.2 |
| Hezetasuna (%) | 80 | 80 | 81 | 80 | 78 | 79 | 79 | 78 | 78 | 74 | 77 | 80 | 79 |
| Iturria (1): Hong Kong Observatory (tenperatura eta eguzki orduak)[1] | |||||||||||||
| Iturria (2): Colegio de Postgraduados (hezetasuna eta muturrekoak)[2], Servicio Meteorológico Nacional (prezipitazioa eta muturrekoak)[3] | |||||||||||||
Ekonomia [aldatu]
Merkataritza eta industria dira ekonomia jarduera nagusiak, turismoarekin batera.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Aipagarriak dira Ama Birjinaren Jasokundeko eliza, San Juan de Ulua uharteko XVII. mendeko gotorlekua eta udaletxea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.