Quindío
Wikipedia(e)tik
|
Quindío |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Armenia 04°32′N 75°40′W / 4.533°N 75.667°WKoordenatuak: 04°32′N 75°40′W / 4.533°N 75.667°W |
||
| Eremua | 1.845 km² | ||
| Biztanleria | 549.624 (2010eko zenbatespena) | ||
| Dentsitatea | 297,9 bizt/km² | ||
| Gobernadorea | Sandra Paola Hurtado Palacio (Quindío Firme) | ||
| Laburdura ISO 3166-2 |
CO-NDS |
||
| www.quindio.gov.co/ | |||
Quindío Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdeko erdi-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean.
Iparraldean Valle del Cauca eta Risaralda departamenduekin du muga, ekialdean Tolimarekin, hegoaldean Tolima eta Valle del Caucarekin eta mendebaldean Valle del Caucarekin[1]. 1.845 km²-ko azalera dauka[2] eta 2010ean 549.624 biztanle zituela kalkulatu zen[3]. Hiriburua Armenia da (288.908 biztanle 2010ean[4]). Denetara 12 udalerri ditu.
Risaralda eta Caldas departamenduekin batera Kolonbiako kafearen ardatza osatzen du.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Todacolombia.com: departamento del Quindío
- ↑ Statoids.com: Departments of Colombia
- ↑ Quindío: Proyección población 2010
- ↑ Armenia: Proyección población 2010
|
||||||||||||||||||||||