Risaralda
Wikipedia(e)tik
|
Risaralda |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Pereira 04°48′N 75°41′W / 4.8°N 75.683°WKoordenatuak: 04°48′N 75°41′W / 4.8°N 75.683°W |
||
| Eremua | 4.140 km² | ||
| Biztanleria | 925.105 (2010eko zenbatespena) | ||
| Dentsitatea | 223,46 bizt/km² | ||
| Gobernadorea | Víctor Manuel Tamayo Vargas () | ||
| Laburdura ISO 3166-2 |
CO-RIS |
||
| www.risaralda.gov.co/ | |||
Risaralda Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdeko erdi-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean.
Mugakideak hauexek ditu: Antioquia eta Caldas departamenduak iparraldean, Caldas eta Tolima ekialdean, Quindío eta Valle del Cauca hegoaldean, eta Choco mendebaldean[1]. 4.140 km²-ko azalera dauka[2] eta 2010ean 925.105 biztanle zituela kalkulatu zen (223 biz./km²)[3]. Hiriburua Pereira du (457.103 biztanle 2010ean[4]). 14 udalerri ditu.
Kolonbiako kafearen ardatzaren erdialdean dago.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Todacolombia.com: departamento de Risaralda
- ↑ Statoids.com: Departments of Colombia
- ↑ Risaralda: Proyección población 2010
- ↑ Pereira: Proyección población 2010
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Departamenduaren webgune ofiziala
|
||||||||||||||||||||||