Andeetako eskualdea (Kolonbia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Region Andina de Colombia.png
Tequendama urjauzia, Ekialdeko mendilerroan.

Andeetako eskualdea Kolonbiako eskualderik jendeztatuena da, eta bertan daude herrialdeko hiri garrantzitsuenak. [1] Kolonbiako hego-mendebaldetik ipar-ekialdera hedatzen da, Ekuador eta Venezuela artean. 282.450 km²-ko azalera dauka (herrialdearen %30a) eta 34.419.398 biztanle. Gaztelania da hizkuntza nagusia, baina ketxua eta txibtxazko hiztunak ere bizi dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeeek zeharkatzen dute eskualdea. Herrialdearen hegoaldean, Ekuadorko mugatik hurbil, mendilerro bakarra da (Nudo de los Pastos). Handik iparraldera elkarrengandik urrunduz doazen hiru mendilerro bereizten dira: Mendebaldekoa, Erdialdekoa eta Ekialdekoa. Mendilerroen artean bi haran nagusi daude: Cauca, Mendebaldekoaren eta Erdialdekoaren artean, eta Magdalena, Erdialdekoaren eta Ekialdekoaren artean.

Mendebaldeko mendilerroa (Cordillera Occidental) Nudo de los Pastosetik (Nariño departamendua) Nudo de Paramilloraino (Antioquia eta Córdoba departamenduak) luzatzen da. Hiruetatik honek du batezbesteko garaiera txikiena. Gailurrik handienak hegoaldean daude, Nudo de los Pastosen (Cumbal sumendia, 4.764 m)[2]. Iparralderago Farallones de Cali eta Cerro Tamaná daude (4.100 m).

Erdialdeko mendilerroa (Cordillera Central) Kolonbiako mendigunetik (Cauca departamendua) Serranía de San Lucas-eraino (Bolívar departamendua) luzatzen da. Sumendien aktibitate handia da eta 5.000 metro baino gehiagoko gailurrak daude: Nevado del Huila (5.750 m), Nevado del Ruiz (5.321 m), Nevado del Tolima (5.216 m) eta Nevado del Quindío (5.150 m). Mendilerro honetan dago Kolonbiako kafearen ardatza. Hiri garrantzitsuena Medellín da.

Ekialdeko mendilerroa (Cordillera Oriental) Kolonbiako mendigunetik (Huila departamendua) Serranía del Perijáraino (La Guajira departamendua) luzatzen da. Hiruetatik luzeena da. Erliebean Altiplano cundiboyacense eta Sierra Nevada del Cocuy nabarmentzen dira. Azken honetan dago mendilerro honetako nevado garaiena: Ritacuba Blanco (5.410 m). Hiri garrantzitsuenak Bogotá, Tunja, Cúcuta eta Bucaramanga dira.

Departamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira lurralde gehiena eskualde honetan duten departamenduak:

Hauez gain, ondorengoek zati bat eskualde honen barruan daukate:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Memo.com.co: Regiones naturales
  2. Ingeominas: Cumbal

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]