Quintin Altolagirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quintin Altolagirre

Gipuzkoako Foru Aldundia

1931ko urtarrilaren 1a - 1936ko urriaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundia

1925 - 1930

Donostiako udaleko zinegotzia

1925 - 1930
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1876ko ekainaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1936ko urriaren 28a (60 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Batasun Aberkoia

Quintín Altolagirre Zabala (Idiazabal, Gipuzkoa, 1876ko ekainaren 6a - Donostia, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 28a) mediku eta politikari gipuzkoarra izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozako Unibertsitatean medikuntza ikasketak hasi zituen 1903 urtean, eta ondoren Madrilgo Complutense Unibertsitatean jaraitu zuen. Ginekologia eta obstetrizian espezializatu zen. Beasainen mediku titular bezala aritu zen. 1903an, Gipuzkoako mediku titularren Junta osatu zen, eta bertako presidente izendatu zuten.

1921 urtean, beste mediku batzuekin batera, Donostiako Arantzazuko Amaren Ospitaleko fundatzaile eta lehen zuzendaritza taldeko kide izan zen[1].

Gizarte arloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904an Beasain Kirol Elkartearen sorrera suposatu zuen Sociedad Recreativa Casino de Beasain elkartea sortu zen, eta bertako lehen presidentea izan zen Altolagirre[2].

1925ean, jada Donostiara bizitzera joana zela, intelektualen eztabaidarako Ateneo Guipuzcoano foroan parte hartzen hasi zen. Ateneoko zuzendaritza batzordeko kide izan zen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primo de Riveraren Unión Patriótica alderdiko kidea izan zen.1925ean hasita Alderdiaren Donostiako delegazioko lehendakariorde, Donostiako Udaleko zinegotzi, Probintziako Diputatu eta Cámara de la Propiedad Urbana de Guipuzcoa erakundeko lehendakari izendatu zuten.

Diputatu modura euskal probintzien Kontzertu Ekonomikoa defendatzeagatik nabarmendu zen, eta Unión Patriotica alderditik aldentzen hasi zen batez ere diktadurak Kontzertu Ekonomikoaren inguruan hartu zuen jarreragatik. Politikoki garai oso nahasiak izan ziren: Primo de Riveraren diktadura krisi sakonean sartu zen eta 1930ean diktadura erori zen eta azkenean kargua utzi behar izan zuen.

Espainiako II. Errepublikaren garaian, berriro ere Gipuzkoako Aldundiko gestore bezala aritu zen 1936an hil zen arte, azken urte honetan presidenteorde kargua bete zuelarik[3].

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tic de Salaam: tesis del doctorado, Tolosa, 1910
  • El Concierto Económico visto desde mi escaño de diputado, Beasain, 1930.
  • En torno al estatuto vasco: impresiones de un solitario, 1934.
  • La justicia Social: religión, socialismo, comunismo, democracia, 1936.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Solórzano, Manuel. (2020-10-27). «CLÍNICA OPERATORIA NUESTRA SEÑORA DE ARÁNZAZU SAN SEBASTIÁN 1921» ENFERMERIA AVANZA (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad Deportiva Beasain :: La Futbolteca. Enciclopedia del Fútbol Español. (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  3. «GIPUZKOA 1936» www.gipuzkoa1936.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]