Idiazabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako Idiazabal herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Idiazabal (argipena).


Idiazabal

 Gipuzkoa
Idiazabalgo bandera

Idiazabalgo armarria

Izen ofiziala Idiazabal
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Goierri
Alkatea Ioritz Imaz (Izal Bai)
Herritarra idiazabaldar
Koordenatuak 43°0′41″N 2°14′1″W / 43.01139°N 2.23361°W / 43.01139; -2.23361Koordenatuak: 43°0′41″N 2°14′1″W / 43.01139°N 2.23361°W / 43.01139; -2.23361

Gipuzkoa municipalities Idiazabal.JPG

Eremua 29,47 km2
Garaiera - m
Distantzia 45 km Donostiara
Posta kodea 20213
Biztanleria 2.280 bizt (2011)
Dentsitatea 77,37 bizt/km²
Sorrera 1615
http://www.idiazabal.info/eusk/index.asp

Idiazabal (bertakoen hizkeran Izal) Gipuzkoako udalerria da, Goierrin kokatua. Herritarrak "Axari" ("Azeri") ezizenaz ezagunak dira.

Herriak sukaldaritzan oso aintzat hartua den Idiazabalgo gaztari izena ematen dio.

Eduki-taula

[aldatu] Kokapena

Gipuzkoako hegoaldean dago Idiazabal, Goierriko bailaran, eta 29,5 km² lur hartzen ditu haren mugapeak.

Donostiatik 45 kilometrora, N-1 errepideari jarraitu beharko dio Idiazabalera heldu nahi duenak. Herrira jotzeko, kilometro pare bat lehenago dagoen bidegurutzetik sartu behar da.

[aldatu] Ingurune naturala

[aldatu] Lurreko materialak eta erliebea

Aro Kretazikoaren erdi aldera itsaspean itxuratutako materialez daude osatuak ia erabat Idiazabalgo lurrak; orain dela 112 milioi urte hasi zen prozesua eta 22 milioi urte geroago bukatu. Higadura eragileek (haizeak, urak...) ordutik gaur egun arte higatu eta garraiatu dituzten materialak Oriaren eta Urtsuaranen ibar azaletan, behealdean, geratu dira jalkita.

[aldatu] Klima

43 graduko ipar latitudean egonik, Idiazabal bete-betean klima epelen eskualdean dago sartua. Itsasotik oso gertu (31 kilometro herri gunetik), Europako kontinentearen mendebaldean eta mendi artean dagoenez, klima atlantikoa da.

[aldatu] Landaredia

Klima atlantikoari dagokionez, neguan hostoa galtzen duten espezieek osatutako basoak dira nagusi. Arboladi horien azpian, era askotako sastraka eta belarkiak izaten dira, lurzoruaren, argitasunaren eta abarren arabera.

600-700 m arte

Eguteran, 600-700 m inguruan

600-700 m-tik gora

Baso horiek kendu eta, haien ordez, beste espezie batzuk aldatu dira leku askotan. Beste batzuetan, ganaduarentzako larreak ugaltzeko, beste gabe, baso autoktonoak kendu egin dira; horrelakoetan, larre horiek bertan behera geratu direnean, berezko basoa berriro etorri bitartean, ote, garo, txilar eta abarrez osatutako paisaia sortu ohi da.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
1.550 1.566 1.529 1.394 1.368 1.707 2.062 2.015 2.078 2.057 2.082 2.264

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Goierriko hizkera

[aldatu] Ekonomia

Industria (elikagai-industria, hegazti-hazkuntza, mekanika eta metalgintza); zerbitzuak (garraioak, ostalaritza); basogintza (pagoa, artea eta pinua); eta abeltzaintza dira jarduera nagusiak.

[aldatu] Artea

· Idiazabalgo Mikel Goiaingeruaren eliza

· Idiazabalgo Plaza

· Torre

· Maugia

· Oiarbide

· Arimasagasti

· Eztenaga Torrea

· Urtsuarango Santa Engrazia eliza

· Gurutzetako Andre Mariaren baseliza· San Ignazio eliza

[aldatu] Idiazabalgo tabernak

[aldatu] Idiazabalgo dendak

  • Izpar
  • Arantxa Mertzeria
  • Ninos arropa-denda
  • Axari arropa-denda
  • Arantzazu arrandegia
  • Periko arrandegia
  • Joxan harategia
  • Luis Mari harategia
  • Guzta supermerkatua
  • Ioneka estetika-zentroa
  • Mikel janari-denda
  • Angelito janari-denda
  • Kale Nagusiko okindegia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Idiazabal
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak