Rügen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rügen
NASAren satelite batek 2005. urtean ateratako Rügen uhartearen irudia.RügenRügen (Alemania)
NASAren satelite batek 2005. urtean ateratako Rügen uhartearen irudia.
Rügen non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Rügen
Rügen (Alemania)
Geografia
Kokalekua Itsaso Baltikoa
Azalera 926.4 km²
Punturik garaiena Piekberg (161 metro)
Administrazioa
 Alemania
Estatu Federala
Barrutia
Mecklenburg-Aurrepomerania
Aurrepomerania-Rügen
Demografia
Biztanleria 77.000 (2006)
Dentsitatea 79 biz/km²
Talde etnikoak Alemaniarrak
Hizkuntzak Alemana

Rügen (polonieraz Rugia) Alemaniako Mecklenburg-Aurrepomerania estatu federalean dagoen uharte bat da. 926.4 km²-ko azalera eta 77.000 biztanle ditu. Berez, herrialde honetako uharterik handiena da.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso Baltikoan kokatzen da, Hiddensee eta Ummanz uharteen alboan. 570 kilometro luzen den kostaldea dauka eta gizakiaren eragin handirik jasan ez duen eremua da.

Klima epela kontsideratzen bada ere negua nahiko hotza da (0 Â°C batazbeste) eta udak ere freskoak dira 16'3 Â°C-ko mediak markatzen direlarik. Ez da oso euritsua (520-560 mm) eta urtero 1800-1870 eguzki ordu ditu.

2007tik aurrera Rügeneko zubiak (Rügenbrücke) elkartzen du uhartea kontinentearekin, zehatzago esanda Stralsund hiriarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 4.000 urteko populazioen aztarnak aurkitu dira irlan. Antzina Rugiarrak ezarri ziren uhartean, agian Eskandinaviatik etorritako leinua izan zitekeen. VII mendean Rani leinu eslaviarra iritsi zen eta bertakoekin nahastu zen. Charenza izeneko antzinako herrian bizi zen uharteko printzea baina botere erlijiosoa Rügen uharteko punturik iparralderenean ezarri zen, Svetovid tenplu gotortuan.

Daniarrek 1168an uhartea konkistatu zuten eta handik gutxira biztanleak kristautzen hasi ziren. Germaniarren asentamenduak sortzen hasi ziren eta 1325ean Pomeraniako Dukerriaren esku gelditu zen uhartea.

Hogeita Hamar Urteko Gerra bukatzean, 1648ko Westfaliako Bakeak suediarrei eman zien Pomerania osoa baina 1815ean, Napoleondar Gerrak amaitzean Prusiaren esku gelditu zen. XX mendearen hasieran Berlindarren opor leku nagusia bilakatu zen eta gaur egun ere horrela dirau.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rügen Aldatu lotura Wikidatan