Mecklenburg-Aurrepomerania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mecklenburg-Aurrepomerania
Mecklenburg-Vorpommern

Mecklenburg-Aurrepomeraniako bandera
Bandera
Mecklenburg-Aurrepomeraniako armarria
Armarria
Herrialdea AlemaniaAlemania
Hiriburua Schwerin
Koordenatuak 53°37′N 12°42′E / 53.617°N 12.700°E / 53.617; 12.700Koordenatuak: 53°37′N 12°42′E / 53.617°N 12.700°E / 53.617; 12.700
Eremua 23,174 km²
Biztanleria 1,642,327 (2011)
Dentsitatea 73 bizt / km²
Deutschland Lage von Mecklenburg-Vorpommern.svg
Land burua Erwin Sellering (SPD)
Bozak Bundesraten 3 (69tik)
ISO 3166-2 DE-MV
www.mecklenburg-vorpommern.eu

Mecklenburg-Aurrepomerania (alemanez Mecklenburg-Vorpommern) Alemaniako iparraldean kokaturik dagoen estatu federala da. Bi zati ditu, Mecklenburgo eta Mendebaldeko Pomerania. Hiriburua Schwerinen dauka, nahiz eta hiririk handiena Rostock den. Populazio-dentsitate baxua du. Izan ere, azaleran seigarren estatua bada ere, biztanleriaren aldetik 14. baino ez da.

Eskualde turistikoa da Alemanian barnan, Itsaso Baltikoko kostaldea eta irlak, hiriak eta Meklenburgoko laku zonaldea turisten artean entzutetsuak direlako. Gainera, Greifswald eta Rostock hirietako unibertsitateak (1456an eta 1419an sortuta hurrenez hurren) Alemaniako eta Iparraldeko Europako unibertsitaterik zaharrenetakoak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso Baltikoari begira dagoen eremua da. Alemaniako bi uharle handienak bertan daude, Rügen eta Usedom. Mila lakuen lurra (Land der tausend Seen) ezizenaz ezagutzen da gainera. 283 natur babesgune eta hiru parke nazional ditu.

Parke nazionalak 1990an eratu ziren. Honako hauek dira:

Bestalde, hiri handienak honako hauek dira (2010eko datuak):

  1. Rostock (202.735 biztanle)
  2. Schwerin (95.220)
  3. Neubrandenburg (65.282)
  4. Stralsund (57.670)
  5. Greifswald (54.610)
  6. Wismar (44.397)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schloss Schwerin

Izotz Arotik populatua izan da eremu hau. Duela 2.000 urte antzinako germaniarrak zeuden bertan baina migrazio aldietan hegoaldeko lurretara jo zuten eta eslaviarrek hartu zituzten lur hauek. Mecklenburgen Obotritak ezarri ziren eta Pomeranian Veletiak eta Raniak. X. mendean Vikingoek merkatal-herri batzuk sortu zituzten kostaldean.

Mecklenburg[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII mendearen azken aldera Henrike Lehoiak obotritak menperatu eta populazioa kristautu zuen. 1348an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barneko dukerri bihurtu zen baina 1352an bitan banatu zen, alde batetik Mecklenburg-Schwerin eta bestetik Mecklenburg-Strelitz. Bi dukerriak Dukerri handi bihurtu ziren 1815ean. Banaketa luze hau izan arren Mecklenburg guztiak kultura berdina mantendu izan du.

Aurrepomerania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Pomeraniako dukerria eratu zen. Westfaliako Bakearen ondoren (1648) suediarrek eskuratu zuten baina 1815ean Prusiaren esku gelditu zen.

Mecklenburg-Aurrepomerania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra bukatzerakoan sobietarren okupazio eremuan gelditu zen eta hauek Mecklenburg-Aurrepomerania barrutia (Bezirk) eratu zuten. Ekialdeko Alemanian itsasertza zuen barruti bakarra izan zen. 1990an Alemania bateratuko estatu federala bihurtu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mecklenburg-Aurrepomeraniako banaketa administratiboa. Lerro gorriak bi eskualde historikoak bereizten ditu

2011eko irailaren 4ean lurraldearen berrantolaketa izan zen eta estatua sei barrutiz (Landkreis) eta bi hiri askez osaturik gelditu zen.

Hiri askeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rostock (HRO)
  2. Schwerin (SN)

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rostock barrutia
  2. Ludwigslust-Parchim
  3. Mecklenburgische Seenplatte
  4. Ipar mendebaldeko Mecklenburg
  5. Aurrepomerania-Greifswald
  6. Aurrepomerania-Rügen

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erwin Sellering gobernu burua

2011ko irailaren 4ean egin ziren Mecklenburg-Aurrepomeraniako parlamenturako hauteskundeak. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata erraz irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 239.745  % 35'7 28
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 155.084  % 23'1 18
Ezkerra (Die Linke) 123.502  % 18'4 14
90 Aliantza/Berdeak 56.438  % 8'4 6
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NPD) 40.075  % 6'0 5
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 18.428  % 2'7 0
Gainontzeko alderdiak 37.609  % 5'6 0

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuaren ekonomia turismoan oinarritzen da. Uharte ederrak eta kostaldeko herri tradizional politez gain Hansa hiri izan ziren Stralsund, Wismar, Greifswaldgo gaztelu eta jauregi ederrak ere baditu. Aspaldian goraka doa osasunari loturiko turismoa ere.

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mecklenburg-Aurrepomerania Aldatu lotura Wikidatan