Rafik Al-Hariri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rafik Al-Hariri

Rafik Baha'eddin Al-Hariri (1944ko azaroaren 1 - 2005eko otsailaren 14) Libanoko Lehen Ministroa izan zen 1992tik 1998 arte eta 2000tik 2004 arte. Urte horietan, Beirut zaharberritzean berebiziko garrantzia izan zuen.

2005eko otsailaren 14an, TNT 1000 kg. lehertu ziren bere autoa Beiruteko St. George Hotalaren aurrean igaro zen unean. Bai Libanon bai kanpoan Siriako gobernuari egotzi diote hilketa honen ardura. Izan ere, Haririren hilketaren garaian, Siriaren armada eta inteligentzia zerbitzuen eragina oso handia zen Libano osoan. Hala ere, hilketaren gaineko ezagutzarik eza aldarrikatzen du Siriak. AEBek eta Erresuma Batuak bultzatutako Nazio Batuen Erakundeko txosten batean, Siriako ofizialak eta Libanoko segurtasun zerbitzuak agertzen dira inplikatuta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafik Al-Hariri Aldatu lotura Wikidatan