Libanoko historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Libano historia gizadia bezain antzinakoa da. Lurralde hau, Feniziaren oinordekoa eta kristautasunaren sorleku historikoa, Otomandar Inperioak okupatu zuen XVI. mendean. Ondoren, Frantziaren protektoratua izan zen, Lehen Mundu Gerran turkiarrak garaitu zituztenetik 1943an independentzia lortu zuten arte.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libanoko historia independentziaren ondoren, oreka eta gatazka aldizkako garaiez osatua dago. Honi garapen ekonomiko handia lotu behar zaio, Beirutek duen finantza eta merkataritza garrantzi handia dela-eta. Libano Ekialde Hurbileko Suitza ezizena zuen 1970eko hamarkadaren amaiera arte, musulman eta kristauen arteko gerra zibila piztu zen arte, alegia.

1948an, Lehen gerra arabiar-israeldarraren ondoren, 100.000 iheslari palestinar joan ziren Libanora, Israelgo Estatuaren aldarrikapena zela-eta. Beste hainbat iheslari gehitu zitzaien 1967ko Gerraren eta Irail Beltzaren ondoren. 1975an, Libanon zeuden palestinarren kopurua 300.000 ingurukoa zen. Egoera jasanezin hori izan zen gerra zibila piztu izanaren arrazoietako bat, 1975eko apirilean, eta herrialdea gobernu eraginkorrik gabe aurkitu zen.

Gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Libanoko Gerra Zibila»

Gerra Zibilean kristauak eta musulmanak elkarren aurka aritu ziren: alde batean, gehien bat kristau maronitek osatutako miliziak, batez ere Katā'eb alderdikoak, Bachir Gemayel-ek gidatua; beste aldean libanoar suniek, xiitek eta palestinarrek osatutako koalizioak. 1976an, kristau maronitak eta hauen aliatuak (Sulaymān Frānjiyye eta Camille Sham‘ūn presidente izandakoaren miliziak) garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. Horregatik, Arabiar Ligak esku-hartzea erabaki zuen Riadeko Itunean, estatu arabiarrek osatutako tropak bidaliz, nahiz eta berez Siriak kontrolatuak egon. Honek, gogor erasoz berehala bakea inposatu zuen, palestinarrak eta hauen aliatuak zalantzarik gabe kolpatuz (Tell el-Za'tar iheslari palestinarren eremuko sarraskia, 1976). 1978an, maronitek siriarren nahia ulertu zuten, hau da, baketze indarren atzean herrialdea okupatzea eta kontrolatzea zela helburu, "Siria Handia" ideia zaharra lortu nahian. Urte bereko irailean okupazioa argi geratu zen, nahiz eta arabiar estatuen gaitzespena jaso. Siriar indarrak Libanon gelditu ziren, bertako politika baldintzatuz.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafik Haririren hil-kapera (2005)

2005eko apirilean alde egin behar izan zuten, Rafik Al-Hariri lehen ministroaren hilketaren ondoren egindako manifestazioak zirela-eta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Libanoko historia Aldatu lotura Wikidatan