Ramon Ertze Garamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramon Ertze Garamendi
Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1911
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1974 (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza, idazlea eta kazetaria

Ramon Ertze Garamendi (gaztelaniaz: Ramón de Ertze Garamendi) (Lekeitio, 1911ko irailaren 20a - Bruselas, 1974ko ekainaren 11), apaiza, pentsalaria eta idazlea Espainiako Gerra Zibila ondoren Amerikan erbesteratu zen. Haren pentsamendua kristautasun, liberaltasun, demokrazia eta humanismoan sustraituta zegoen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekeitio jaioa 1911n, apaiz ordenatu zen 1934an. Gizarte eta Politika Zientziak ikasi zituen Lovainan. Bere lehen lanak Zornotzako Ekin aldizkariaren zuzendaritza eta Bizkaiko Nekazal Federazioaren kontseilari izatea izan ziren. Gerra Zibilean erizain laguntzaile lanetan jardun zuen bolondres gisa eta, geroago, Loiola Batailoiaren gerra-kaperau izan zen. Agirre lehendakariak Bruselarantz zihoazen hiru mila hauerren irteera antolatzea eskatu zion. Belgikan zegoen, alegia, Bigarren Munduko Gerra hasi zenean. Nahiz eta ihes egiten saiatu, azkenean gerra osoa Bruselasen eman zuen. Urte haiek haren ikasketetan sakontzeko erabili zituen. Mexikon anaia zuen, Antonio, eta haren laguntzarekin 1947an Mexiko Hirira joan zen. Mexikon irakasle lanetan ibili zen, lehenengo Iberoamerikar Unibertsitatea izan zenean eta geroago Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan.; azken horretan Estatuko Teoria Orokorra ikasgaia eman zuen. Halaber, Excélsior egunkari garrantzitsuan kolaboratzen hasi zen. Laster prentsa amerikarreko kazetari ezaguna bihurtu zen. Irratiaren eremuan ere lan egin zuen, esaterako Unibertsitate Irratian non egunero emakizuna eskaintzen zuen. Lan intelektual horiekin batera bere apaiz eginkizunak egin zituen. Milaka artikulu idatzi zituen baina, zoritxarrez, hauek ordenatu eta plazaratu baino lehen, bihotzekoak jota, heriotzak harrapatu zuen Bruselasen bisita bat egiten zegoenean.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]