Linkin Park

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Linkin Park
Fondlinkinpark3.jpg
Datuak
Jatorria Los Angeles, Kalifornia
Musika mota Nu metal, Rock alternatibo, Rap rock, Rap metal
Urteak 1996 - egun
Diskoetxeak Warner Bros, Sanctuary, Machine Shop Recordings
Webgunea www.linkinpark.com
Taldekideak
Chester Bennington, Mike Shinoda, Joe Hahn, Brad Delson, Rob Bourdon, David Farrell
Lehenagoko taldekideak
Mark Wakefield, Kyle Christener, Scott Koziol
Linkin Park, Parisen 2007an

Linkin Park Los Angelesen 1996an sortutako nu metal/rapcore musika taldea da. Nu metal generoko talderik ospetsuena eta komertzialki arrakastatsuena da. Chester Bennington (ahotsak), Mike Shinoda (ahotsak, teklatua, gitarra eta sanplerra), David Farrell (baxua), Joe Hahn (sintetizadorea eta sanplerra), Brad Delson (gitarra) eta Rob Bourdon (bateria).

Bandak arrakasta handia lortu zuen nazioartean lehen albuma atera zenean, baina aurreko urteak zailtasunez beteak izan ziren, inongo diskografikak ez baitzituen hartu eta lehenengo bokalistak alde egin zuen. Aurrerago, Los Angelesen aurkeztu ziren -Benningtonek egin zituen orain ahotsak- eta harrera ona izan zuten, Warner Brosek onartu zituelarik. Hybrid Theory atera zuten, arrakasta handiena lortu duen diska, 30 milioi kopia. Hurrengo albuma, Meteora, bide beretik joan zen eta 2003an, MTV2k Linkin Park izendatu zuen musika bideoen garaiko seigarren banda hoberena eta hirugarren milurte berriko banda hoberena, Oasis eta Coldplayren ondoren.

Linkin Parkek 65 milioi diska saldu ditu eta bi Grammy ere eskuratu ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak (1996-1999)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chester Bennington 2009an
Mike Shinoda

3 gaztek osatu zuten banda Mike Shinodaren lokalean. Mike eta Brad Delson gitarrak egin zituzten lehen grabazioak 1996an SuperXero izena erabiliz, gerora Xero. Institutu beretik zetozen biak eta hantxe ezagutu zuten bateria ere, Rob Bourdon.

Shinodak Joe Hahn ezagutu zuen Pasadenan, Art Center eskolan ilustrazioa ikasten ari zenean. Bitartean, Delson David Farrellekin bizitzen egon zen. Momentuz banda utzi egingo zuen, baina urtebete geroago itzuliko zen.

Mark Wakefield falta zen, ahots nagusia, eta nu metal egiteari eman zioten. Demoak grabatu zituzten, baina ezin zuten kontratorik lortu. Desilusioa nagusitu zen eta Mark Wakefieldek alde egin zuen, bere ikasketekin jarraitzeko.

Chester Benningtonek hartu zuen Marken ordea, Phoenixeko (Arizona) gaztea, 16 urte zituenetik Grey Daze bandan ari zena. Shinodak taldearen demoak bidali zizkion korreoz, bata aurreko bokalistarekin eta bestea bertsio instrumentalarekin, Benningtonek gainean ahotsak grabatu ahal izateko. Lana bukatu bezain laster, Benningtonek Shinodarekin egon zen eta sekulako inpresioa eragin zien bandakideei. Berehala konbokatu zuten haiengana etortzeko.

Bennington taldean, izena aldatu zuten eta Hybrid Theory aukeratu zuten, rock eta rap nahasten zutela adierazi nahian. Zigilu independente baten pean, Hybrid Theory EPa grabatu zuten, baina arazoak izan zituzten Europan Hybrid izeneko beste talde bat bazelako eta berriro aldatu beharrean izan ziren. Clear, Probing Lagers, Ten PM Stocker edo Platinum Lotus Foundation izan zituzten buruan eta Benningtonek Lincoln Park proposatu zuen. Ontzat eman zuten, baina lincolnpark.com dominioa zela-eta, ortografia aldatu eta Linkin Park izenera iritsi ziren.

Dave Farrell baxua taldea bolada batez utzi beharrean izan zen, The Snax bandarekin zituen konpromisoak zirela-eta. Scott Koziolek hartu zuen bere ordea tarte horretan.

Kosta egin zitzaien diskografikaren batekin kontratua hitzartzea. Azkenean, garaiko Warner Bros. Recordseko lehendakariordea zen Jeef Bluek erraztu zien bidea.

Hybrid Theory [2000-2003)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linkin Park, Hybrid Theory

2000ko urriaren 24an atera zen, Hybrid Theory, Linkin Parken lehen albuma. Urte erdiko lana zegoen han eta Don Gilmore izan zen ekoizlea. Harrera ona izan zuen eta 4,8 milioi kopia saldu zuten atera zen urtean. 2001ean, AEB eta Zeelanda Berrian gehien saldu zen diska izan zen.

Gehien bat, tema lirikoek osatu zuten, Chester Benningtonen nerabezaroan bizitako arazoak, gurasoak banantzea, alkohola, drogak...

30 milioi kopia saltzera iritsi ziren, haietatik 10 milioi AEBetan.

Garai hartarako, denek nahi zuten Linkin Park kartelean izatea, Ozzfest, Korneko Family Values ​​Tour edo KROQ Almost Acoustic Christmas. Beraien bira propioari ekitea erabaki zuten, Projekt Revolution, eta handik urtebetera, 500 bat kontzretu emanda zituen. 2001ean, Scott Koziol baxua irten eta Farrell itzuli zen.

2002ko martxoaren 11n, Linkin Parkek Hybrid Theoryren edizio berezia atera zuen. Hybrid Theory diska osoa izateaz gain, beste hiru kanta era sartu zituzten, Papercut, Points of authority eta A place for my head, berri bat ere bai, My December, eta Hybrid Theory EPkoa zen High voltage. Azken hau berriro nahastuta zegoen eta fondo musikal ezberdina jarri zioten.

2002an, Hybrid Theoryrentzako Grammya etorri zen, Crawling abestiarentzat. Hard Rock interpretazio hoberena izan omen zen. Beste Grammy batzuetara ere izan zen izendatua, baina ez zituen lortu.

Urte berean, Linkin Parkek Reanimation diska atera zuen. 2001ean grabatu zuten bira egiten ari ziren bitartean eta 2002ko uztailaren 30ean jarri zuten saltzen. Material zaharra bazen ere, AEBetan platinozko diska izan zen, 9 milioi diska saldu zituelarik. Lehenengo astean, Linkin Parkek 270.000 kopia salduta zituen.

Meteora (2002-2004)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linkin Park bira eta kontzertu artean zebilen eten gabe eta, horrela jarraitzeko asmoz zebiltzatenez, autobus bera estudio bihurtzeko erabakia hartu zuten kideek. 2001erako albun berria ekoiztuta zuten, Meteora. Bazituen antzekotasunak Hybrid Theory albunarekin, baina oraingo honetan ez ohiko instrumentuak sartu zituen, shakuhachi izeneko japoniar xirula bezalakoak, eta soinu efektu berriak ere bai.

Berriro ere ekoizlea Don Gilmore izan zen eta 2003ko martxoaren 25ean atera zuten mundu zabalera. Lehen postuak hartu zituen AEBetan eta Erresuma Batuan eta bigarrena Australian. 800.000 kopia saldu zituen lehen astean eta Somewhere I belong, Breaking the habit, Faint eta Numb ohikoak egin ziren irratietan.

Diska berriaren arrakastak bigarren Projekt Revolution bat egitea ahalbidetu zion bandari. Bira hartaz gain, Metallicaren Summer Sanitarium Tour 2003rako gonbitea jaso zuten, Limp Bizkit, Mudvayne eta Deftones taldeekin batera.

Gerora beste album bat eta DVDa aterako zuten, Live in Texas, Texasen eskainitako hainbat aktuazio txertatuko zituztelarik bertan.

2004 hasieran, Linkin Park munduko bira batean hasi zen, Meteora World Tour. Hoobastank, POD eta Story of the Year izan zituen lagun.

Urte bereko ekainaren 29an, diska berria atera zuten, Meteora Tour Edition, albumean ateratako kantaz gain zuzeneko bertsioak txertatuz: Meteora World Tour eta DVD Meteora: The Making Of.

2004ko azaroan Meteoraren bira promozionala bukatuta, Linkin Park eta Jay-Zren artean Collision Course albuma atera zuten bi taldeen abestiekin. Albumak bazeraman aldi berean Los Angelesko Roxy antzokian grabatutako abestiek osatzen zuten DVDa.

Errekonozimenduak bat bestearen atzetik etorri ziren. MTV saria da horietako bat, Somewhere I belong abestian rock bideo hoberenari. Breaking the habit abestiak, berriz, Viewer Choice saria jaso zuen. Numb abestia ez zen atzera geratu eta abesti eta artista hoberenaren sariak jaso zituen Radio Music Awardsen.

Meteorak ez bazuen aurreko albumaren arrakasta lortu ere, 2003an, AEBetan hirugarren salduenetako albuma izan zen.

Proiektu paraleloak (2004-2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eten bat izan zen eta beste lan batzuetan aritu ziren Linkin Parkeko kideek:

  • Chesterrek DJ Lethal egin zuen eta Dead By Sunrisekin ere lanean aritu zen.
  • Shinodak, berriz, Depeche Mode bandarekin egin zuen lan. Horretaz gain, bere rap banda propioa ere osatu zuen, Fort Minor, Jay-Zrekin batera aritu zelarik lanean. Lehen albuma atera zuten 2005eko azaroan, The Rising Tied

Linkin Parken eskuzabaltasuna ere ezaguna da. 2004an, Charley urakanaren biktimen alde aritu zen lanean eta, 2005ean, berriz, Katrina urakanak eragindakoaren kaltetuen alde. 2004ko martxoan, bandak 75.000 dolareko donazioa egin zion Special Operations Warrior Foundation erakundeari.

2004ko lurrikarak Indiako ozeanoan egindako kaltetuen alde ere aritu zen eta erakunde berri bat sortu zuten, Music for Relief, biktimentzako fondoak biltzeko asmoz. Live 8an ere hartu zuten parte, mundua kontzientziatu nahian.

Grammy 2006an, Numb/encore abestiak elkarlanean egindako rap hoberenari emandako saria jaso zuen, Jay-Zrekin batera.

Minutes to Midnight (2007-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linkin Park, Pragan

2006an itzuli ziren estudioetara. Ekozlea Rick Rubin izango zen eta Warner Bros. Recordsek Minutes to Midnight 2007ko maiatzaren 15ean aterako zela AEBetan eta beste 15 herrialdeetan esan zuen. 14 hilabeteko lanaren ondoren atera zen eta 625.000 kopia saldu zituzten lehen astean. Lehen postuan izango zen Billboardeko zerrendetan.

2007ko apirilaren 2an atera zen lehn singlea, What I've donem eta MTVn estreinatu zuten lehen astean. Transformers filmaren soinu bandan atera zen eta harrera ezin hobea izan zuen eta sariak etortzen jarraitu zuten. Aldaketa bat sumatu zen album honetan, aurrekoekin konparatuz gero, lasaiagoa, eta Bleed it out, bigarren singlean joan zen kanta, rap estiloan geratu zen bakarretakoa izan zen. Hirugarren singlean Shadow of the day joan zen eta laugarrenean, Given up, No more sorrowekin, albumeko abesti gogorrenetakoa. Ospetsua da abesti honetan 17 segundo luze irauten duen Chesterren garrasia. Leave out all the rest joan zen bostgarren singlean, Shadow of the day abestia eta diskan atera ziren gehienak bezalaxe, balada melodikoa.

Minutes to Midnight diskak Urrezko 20 diska baino gehiago irabazi ditu, jada, eta Platinozkoren bat ere bai. 12.000.000 kopia badaramatza salduta, horietatik 2 milioi AEBetan.

Bira Asia eta Hegoameriketara ere joatekoa zen, baina eten beharrean izan ziren, Chester Benningtonek aldakan lesioa izan zuela-eta.

2008ko azaroaren 25ean, Linkin Parkek CD/DVD berria atera zuen: Road To Revolution: Live at Milton Keynes eta Jay-Z raperoarekin batera abestu zituzten Numb/Encore eta Jigga What/Faint abestiak.

A Thousand Suns (2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an, Chester Bennington abeslariak elkarrizketa izan zuen MTVrako eta bandaren laugarren albuma "kontzeptuala" izango zela iragarri zuen. Abenduan hasi ziren grabatzen eta Mike Shinodaren elkarrizketetan Minutes to Midnight albumean baino rap gehiago agintzen zen. Chester ere ados egon zen, Hybrid Theory eta Minutes to Midnight albumen nahasketa, metal, hip hop eta rock alternatiboa, iluna eta postapokaliptikoa. Hementxe bere hitzak:

« Denbora asko pasatu zen Meteora (2003) eta Minutes to Midnight (2007) artean eta gehiegi izan zen gure zaleentzat. Ez dugu berriz gertatzerik nahi. Bira honekin bukatu bezain laster, hurrengorako lana prestatzeari emango diogu.  »

2009an banda estudioetan zen berriro eta artikuluetan asmakizun erako mezuak ematen zituzten album berriari buruz. Mike Shinodak albumaren izena argitu zuen: The catalyst. 2009ko uztailaren 7an, Chesterrek albumaren ekoizlea berriro ere Rick Rubin izango zela esan zuen.

2010eko urtarrilaren 19an, Not alone abestia eman zuten argitara, Download to Donate to Haiti albumean joango zena, Dave Matthews Band, Peter Gabriel, Alanis Morissette, Slash, The All-American Rejects, Hoobastank, Kenna, Enrique Iglesias eta Lupe Fiascorekin elkarlanean. Music For Relief izan zen ekoizlea eta dirua Haitiko 2010eko lurrikaran kaltetutakoentzako izan zen.

Martxoaren 27an, bandak iPod, iTouch eta iPhonentzako aterna nahi zuen bideojoko baten trailerra atera zen, Linkin Park: 8 Bit Rebellion. Bukatzea lortzen zuenak abesti berri bat eskuratuko zuen, Blackbirds. Bideojokoa apirilaren 26an merkaturatu zuten eta ondo saldu zen iTunesen

2010eko abuztuaren 2an, The Catalyst singlea atera zuten. Bira Los Angelesen hasi zuten irailaren 7an. Arrakastatsua izan zen hau ere, aurrekoen mailara ez bazen iritsi ere.

2010ean, A Thousand Suns Tour hasi zuten mundu guztian aurkezteko. Europa, Asia, Australia, Ipar Amerika eta, 10 urte hauetan lehen aldiz, Hegoamerikara. Argentina eta Txilen izan ziren eta Brasilen ere bai.

Urriaren 8an, Waiting For The End bideoa atera zuten, albumaren bigarren singlea.

Azaroaren 7an, Madrileko Puerta de Alcalán jo zuten MTVk antolatutako festan eta Zuzeneko hoberenaren saria irabazi zuten.

2011n, Chesterrek bideo berri bat iragarri zuen: Burning in the Skies.

Bostgarren albuma (2011-Orain arte)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Diska berrian aritu gara lanean. Musika edetra atera zaigu eta uste baino azkarrago gabiltza. Ez dago hainbesteko zaratarik, baina kanta onak dauzkagu. Erantzun polarizatua espero dugu eta hori pizgarria da artistarentzat (...) Heldu garen heinean, kanta eta letra serioak egin ditugu eta politika, fedea eta abar ukitzen dugu.  »

Benningtonen hitzak dira Kerrang aldizkarian.

Oraingoan ere Rick Rubin izango zuten ekoizle. Hauek dira bere hitzak:

« Astean behin bilduko gara material guztia entzutear. Eztabaidatuko dugu eta aurreko erroreei ekidingo diegu.  »

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera-hasieratik izan ditu bandak estiloa eta komertzializazioari buruzko kritika txarrak, baina onak ere ez dira faltatu. Ozzy Osbourne handiak bera Linkin Parken kamiseta soinean atera zen Howard Sternen showan eta, galdera egin ziotenean, hauen musika oso gustuko zuela esan zuen.

Ozzyren emaztea den Sharon Osbournek ere horrela esan zuen:

« Karaoke egin nuen lehen aldian, Slipknot eta Linkin Parkekin izan zen.  »

Normala izan zen bi talde hauek Ozzfesten egotea.

2002an, Van Halenen bokalista zen David Lee Rothek barkamena eskatu zien backstagen, bere kide Sammy Hagarrek eszenategian egindako mesprezuagatik. In The End abestiaren bertso pare bat abestera ere iritsi zen, Linkin Parken musika gustuko zuela-eta. Gustura geratu ziren bandako kideak!

Robert Planten hitzetan, Linkin Park banda komertziala zen, baina arduratsu egiten zuen bere lana.

Hala ere, kritika txarrenak Korn bezalako Nu metaleko taldeek egin dizkiete. Reginald "Fieldy" Arvizu baxuak urteetan Nu Metalean lanean aritu eta gero, ez zuen Linkin Park bezalako talde berri batek horrelako arrakasta lortu izana ulertzen.

Wes Borlandek, Limp Bizkiteko lehen gitarrak, zera esan zuen:

« Aspergarria da. Errudun sentitzen naiz, gure eraginagatik barregarriak diren banda mordoa atera baita. ¿Linkin Park? ¿Crazy Town? Begiak koilara batekin kentzeko gogoa ematen dit. Ezin dut MTV edo MTV2 ikusi. Nazkagarria da.  »

Slipknoten hitzak dira hurrengoak:

« Ez zaigu Linkin Park bezalako zaborra gustatzen. Chester zakur negartia besterik ez da eta Mike atsekabekeria hutsa da rap komunitatearentzat. Norbaitek Linkin Park atera beharko luke bere miseriatik. Bere musika ez da musika. Kaka da.  »

Hitz gogor hauek ezin ahaztu, gerora Joey Jordisonek Linkin Parkekiko gorroto hura gezurra besterik ez zela esanarren. Elkarrekin ibiliak ziren Ozzfest 2001ean eta ez zuten arazorik izan, baina... garaiak aldatuta nonbait.

Estiloa eta konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hybrid Theory eta Meteora metal alternatibo eta rap metal artean zeuden, rock industrialaren eragin apur batekin, hip hop eta rock alternatibo ukituren bat eta programadore eta sintetizadoreak erabiliz.

Reanimation albumean, rap alternatiboa entzun dezakegu, soinu elektroniko gehiagorekin eta gitarra gutxiagorekin. Abesti asko hip hopean murgiltzen dira oso-osorik.

Collision Coursek hardcore y pop rap soinua entzun dezakegu, Jay Z raperoarekin batera grabatu baitzuten. Minutes to Midnight albumean, bandaren soinua erabat aldatu zen eta bi kanta besterik ez dira rap. Albumaren gehiengoa rock alternatiboaren barnean koka dezakegu. Bada U2ekin antzekotasunak bilatzen dizkiena. Mike Shinodak abestu egiten du, ez rapeatu.

Bi abesteko era horiek bereizgarri nagusi dira Linkin Parken. Chester Benningtonen nu metal garrasiak botatzen ditu nonahi eta badaki melodiak kantatzen ere. Aldiz, Mike Shinoda bandako raperoa da eta koroak ere egin ohi ditu.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu pertsonal eta sozialean mugitzen dira Linkin Parkek abesten dituen kantak.

Hybrid Theory eta Meteora albumetan, harremanak dira gai, barneko desordena eta arazo pertsonalak.

Minutes to Midnight ilunagoa da. Politikan sartzen da eta Mike Shinoda Irakeko gerraz ari da Hands held high abestian. Azken abestia, The Little Things Give You Away, Katrina urakana izan zenean, Bushen erabakiaz hitz egiten du. What I've Done bideoan Gandhi, Hitler edo Mao Tse Tung ateratzen dira eta gerra. altxamenduak, desastre nuklearrak edo gosea dira hizpide. Shadow of the Day gaian ere gorabehera publikoak edo errugabeen heriotza tratatzen da.

A thousand Suns gaian, gerra nuklearra eta edozein gerra ateratzen da, teknologia edo etorkizuneko mundua eta gizakian haren aurrean duen beldurra.

Talde honek ez du irain handirik erabiltzen bere letratan, nu metal taldeetan ohikoa izaten denaren kontra. Horrela izanik ere, Minutes To Midnight eta A Thousand Suns albumetan, Parental Advisory etiketa txertatzen da, gurasoentzako abisua, ez direla egokiak-eta.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Linkin Park Aldatu lotura Wikidatan