Repsol

Wikipedia(e)tik
Repsol YPF» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Repsol
Logo de Repsol.jpg
Mota Sozietate Anonimoa
Sektorea Petrolioa
Sorrera 1987
Egoitza  Madrid (Espainia)
Presidentea Antonio Brufau
Merkatuak Mundua
Salmentak 56.298 milioi €
Irabaziak 2.571 milioi €
Langileak 25.000
Webgunea http://www.repsol.com

Repsol, S.A. (jatorriz, izen osoaren letra batzuk hartuta sortua: Refineria de Petróleos de Escombreras Oil) gas eta petrolioko nazioarteko enpresa espainiarra da, 30 herrialde baino gehiagotan dihardu eta liderra da Espainian eta Argentinan. Munduko hamar petrolio-enpresa pribatu handienetakoa da eta Latinoamerikan energia-konpainia pribaturik handiena da aktiboei dagokionez.

Repsol YPF Pobla de Mafumet Tarragona Repsolek duen industri findegiko konplexua

Euskadin Repsol Petronor entrepresaren jabea da eta Muskizko findegia eta La Gaviota gas-plataforma erabiltzen ditu.

Konpainiako presidentea Antonio Brufau da eta kontseilari ordezkaria Josu Jon Imaz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, Argentinar YPF enpresa erosi zuen Repsolek, Repsol YPF S.A. sortuz. 2012an Argentinako gobernuak YPF enpresa argentinarra nazionalizatu zuenetik, Repsolek bere jatorrizko izena berreskuratu du.

2014ko abenduaren 16an jakin zenez, Repsolek Talisman Energy kanadarra erosiko zuen 10.000 milioi euroren truke. Azken bost urteetan egin zuen nazioarteko salerosketarik handiena izan zen[1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Repsol