Rigel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rigel
Orion IAU.svg
Cercle rouge 100%.svg

Rigelen kokepana
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Orion
Igoera zuzena 05h 14m 32.27210s
Deklinazioa −08° 12′ 05.8981″
Itxurazko magnitudea (V) 0.12
Ezaugarriak
Mota espektrala B8 Ia
U−B kolore indizea −0.66
B−V kolore indizea −0.03
Aldakor mota Alpha Cygni
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) 20.7 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: +1.31 mas/u
Dec.: +0.50 mas/u
Paralajea (π) 3.78 ± 0.34 mas
Distantzia 860 ± 80 au
(260 ± 20 pc)
Magnitude absolutua (MV) –7.84 ± 0.2
Zehaztasunak
Masa 18 M
Erradioa 74 R
Argitasuna (bolometrikoa) 117,490 L
Gainazaleko grabitatea (log g) 1.75 ± 0.10
Tenperatura 12,130 K
Metalizitatea [Fe/H] –0.06 ± 0.10 dex
Biratze abiadura (v sin i) 40 km/s
Adina (8 ± 1) × 106 urte
Beste izendapenak
Rigel, Algebar, Elgebar, β Ori, 19 Ori, HD 34085, HR 1713, HIP 24436, SAO 131907, TD1 4253.
Datubase erreferentziak
SIMBAD data

Koordenatuak: Zeruko mapa 05h 14m 32.272s, −08° 12′ 05.91″ Rigel, (β Orionis, β Ori edo 19 Orionis), Orion konstelazioko izar sistema bat da. Bayerren izendapenean Beta den arren, eta horrek, konstelazioko bigarren izarrik dizdiratsuena dela esan nahiko lukeen arren, bere +0,18ko itxurazko magnitudeak, konstelazioko izarrik distiratsuena bezala kokatzen du, Betelgeuse edo α Orionisen aurretik

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rigel, konstelazioko izarrek eratzen duten Orion ehiztariaren ustezko ezkerreko oinean dago. Hortik dator bere izena, arabierazko Rijl jauza al-Yusratik, "erdikoaren ezkerreko oina" esan nahi duena. Askorik erabiltzen ez den izarraren beste izen bat, Algebar edo Elgebar da, arabierazko رجل الجبار riǧl al-ǧabbār hitzetik datorrena eta "erraldoiaren oina" esan nahi duena. Txinan, 宿七, Shēnxi ù Qī, "Hiru Izarretan Zazpigarrena" bezala ezagutzen zen. Izen bitxi hau, hasieran, Hiru Izarren Asterismoa, soilik hiru izarrez osatuta egoteagatik dator, guztiak Orionen gerrikoan. Beranduago, asterismo horri, beste lau izar gehitu zitzaizkion, baina izena ez zen aldatu.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rigel eta gure Eguzkiaren arteko tamaina konparaketa

Paralajeko neurri fidagarrietatik urrunago kokatua, estimazio espektroskopikoek, Rigel, gugandik 700 eta 900 argi urte bitarteko distantziara kokatzen dute, 210 eta 280 parsec bitartean. Hipparcos satelitearen usterik hoberenean, 860 argi urteko distantziara dago.

Sistemako osagai nagusia, supererraldoi zuri-urdinxka bat da, B8Iab mota espektralekoa, 11500º Kelvineko tenperaturarekin. Izar oso masiboa, 18 eguzki masako masa baitu, gure eguzkiarena baino 50.000 aldiz handiagoa den argitasun batekin distiratzen du; argi ultramorea kontutan hartzen bada, bere argitasuna, gure Eguzkiak igorritakoaren halako 85.000raino igotzen da. Bere erradioa, gure eguzkiarenaren halako 73 da (0,34 unitate astronomikokoa dena), eta, beraz, gure eguzkiaren tokian balego, ia Merkurioren orbitaraino hedatuko litzateke. Oso aurreratua bere eboluzioan, oso litekeena da bere barnean heliozko nukleo hil bat egotea, helioa karbonoan eta oxigenoan fusionatzen ere egon daitekeen arren, erraldoi gorri fasetik igaro ondoren.

Nebulosa gune batean mugitzen denez eta hain distiratsua denez, Rigelek, gertuko zenbait hauts laino argiztatzen ditu, horietatik nabarmenena, IC 2118 edo Sorgin Buru Nebulosa delarik. Rigel, dirudienez, Orion Nebulosari ere lotuta dago, nebulosa hau, ikusmen lerro berean dagoen arren, Lurretik bi aldiz urrunago dagoelarik. Distantzia diferentzia gora-behera, Rigelen espazioko ibilbidearen proiekzioak, estimatutako bere adina, 10 milioi urtekoa kontutan hartuz, nebulosatik gertu kokatzen du. Rigel, batzuetan, Orion OB1 Izar Elkartearen kidetzat hartzen den arren, gugandik hurbilegi dagoela dirudi elkarte horretako benetako kidetzat hartua izateko, Betelgeuse bezala, bere jaiotza tokitik kanporatua izan ez bazen behintzat.

Rigel, bere distiran aldaketa txikiak dituen izar aldagarri bat da, izar supererraldoietan oso ohikoa ez den fenomenoa. Aldakortasun maila, 0,3 eta 0,03 magnitude bitartean dago, %3 eta %30aren arteko bariazioaren baliokidea, periodoa, 25 egunekoa delarik. Aldakortasun hori, sisteman laugarren izar baten existentziagatik dela proposatu da, baina, orokorrean, benetako arrazoia, izar nagusiaren azaleko pultsazioak direla uste da.

Izar sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rigel, izar bitar bisual bezala ezagutzen da 1831tik gutxienez, lehen aldiz, Friedrich Georg Wilhelm von Struvek neurtu zuenean. Izar lagunak, Rigel Bk +6,7ko magnitudea duen arren, 500 aldiz distiratsuagoa den Rigelengandik hain gertu egotea, 150 milimetro baino gutxiagoko teleskopioentzako benetako erronka da. Rigelengandik estimatutako distantziara, Rigel B, izar nagusitik, 2500 unitate astronomiko baino gehiagoko distantziara dago, eta, ondorioz, ez da orbita mugimendurik nabaritu, mugimendu propioa banatzen duten arren.

Bere aldetik, Rigel B, izar bitar bat da, euren artean, 100 unitate astronomikoko distantzia dagoen sekuentzia nagusiko bi izarrez osatua dagoena. Izar bitar honen orbita periodoa 400 urtekoa da. 15 magnitudeko laugarren izar bat ere, dirudienez, sistemari lotua dago. Bisualki 44 segundo sexagesimaletara, 11500 unitate astronomikoko distantziaren baliokidea dena, barnealdeko hirukote distiratsuaren inguruan orbita bat betetzen 250.000 urte ematen dituen K motako nano bat izan daiteke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rigel Aldatu lotura Wikidatan