Robert Arneson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Robert Carston Arneson (Kalifornia, AEB, 1930eko irailaren 4a - Kalifornia, 1992ko azaroaren 2a) estatubatuar eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamazazpi urte zituela hasi zen bere jaioterriko egunkarian astekariko kirol-karikaturak egiten. Arte-ikasketak egin zituen, eta Arteko irakaslea izan zen hainbat eskolatan. Marrazkigintza utzi eta zeramika-lanei ekin zien gero. 1950eko hamarkadaren amaieran buztinaren aukerak aztertzen hasi zen, eta ohiko ontzi eta katiluez gainera botilak ere egiten zituen.

1962an, Kaliforniako Unibertsitateko Zeramika Departamenduko buru egin zuten, eta 1973an, bertako Arte irakasle izendatu zuten, baina ez zion sekula sormen-lanari utzi. Haren lanak eragin handia izan zuen Estatu Batuetako zeramikagintzan. Eguneroko gauzak eta gaiak erabiltzen zituen bere lanetan. Publizitate-esloganak ere sarri erabili zituen (Things Go Better With Coke, Diet Coke). Haren lanik aipagarriena Alice House ("Aliziaren etxea") da.

1970eko hamarkadan erretratuak egiten hasi zen. Bere buruaren, eta lagunen, eta miresten zituen artisten umorezko erretratuak egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]