Robert Redford
Charles Robert Redford (Santa Monica, Kalifornia, 1936ko abuztuaren 18a -) Ameriketako Estatu Batuetako film aktorea, zuzendaria eta ekoizlea da. 1980an berak zuzendutako lehen filmari esker, zuzendari onenaren Oscar Saria eskuratu zuen Redfordek. Warren Beatty, Clint Eastwood, Mel Gibson, Richard Attenborough eta Kevin Costnerrekin batera, Redford da horrelako saria lortu duen Hollywoodeko izar-aktore bakanetakoa. Horretaz gain, Sundanceko Zinemaldiaren sortzailea da Redford.
Filmografia hautatua
Aktore gisa
Zuzendari gisa
- Ordinary People (1980)
- The Milagro Beanfield War (1988)
- A River Runs Through It (1992)
- Quiz Show (1994)
- The Horse Whisperer (1998)
- The Legend of Bagger Vance (2000)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Redford |