Kevin Costner

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kevin Michael Costner (1955eko urtarrilaren 18) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria, aktorea eta ekoizlea da.

Oso gogorrak suertatu zitzaizkion Costnerri estreineko urteak. Izan ere, aktore bihurtu nahian, kasualitatezko elkarrizketan, Richar Burton aktoreak ohartarazi zion Costnerri aktorea izateko gainerako guztia alde batera uzteko eta ametsari bi eskuekin eusteko. Hala egin zuen, zeren arrantzalea eta kamioilaria izan zen Costner audizioak egiten ari zen bitartean.

Ahaleginak merezi zuen 90eko hamarkadan film arrakastatsuenetakoetan parte hartu baitzuen. Hasteko, Dances With Wolves filmean protagonista, zuzendaria eta bi ekoizleetako bat izan zen Costner. Filmak Oscarrerako 12 izendapen eskuratu zituen eta 7 irabazi, haien artean film onenarena eta zuzendari onenarena. Hurrengo urteetan Robin Hood: Prince Of Thieves, Oliver Stoneek zuzendutako JFK eta The Bodyguard protagonista aritu zen, eta denak oso arrakastatsuak izan ziren zinematokietan.

Hala ere, azken urteotan Costnerren ibilaldia gainbehera dabil. Waterworld eta The Postman filmek kritika hotzak jaso zituzten. Thirteen Days eta Open Range film berriagoek kritika hobexeak jaso arren, ez dute arrakasta handirik lortu diruaren aldetik.

[aldatu] Filmografia

Tresna pertsonalak