Warren Beatty

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Warren Beatty
Warren Beatty
Datu pertsonalak
Izen osoa Henry Warren Beaty
Jaio 1937ko martxoaren 30a
Richmond, Virginia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Splendor in the Grass
Reds
Sariak Oscar Saria (1981)
IMDB IMDBko fitxa

Henry Warren Beaty (Richmond, 1937ko martxoaren 30a - ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria, aktorea eta ekoizlea da. Shirley MacLaine du arreba.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman, Beattyri estreinako papera Elia Kazanek eman zion 1961eko Splendor in the Grass filmean, protagonista bezala. Aktore gisa, filma arrakastatsuena 1967ko Bonnie and Clyde izan zen, zeinek Oscar sarirako 10 izendapen lortu zituen. Zuzendaritzan 1981eko Reds izan da haren lorpen handiena. Heaven Can Wait filmean patrikaratutako diruarekin ekoiztu zuen Reds, John Reed kazetariaren Iraultza Komunistaren testigantzaren gaineko Beattyren proiektu pertsonala. Film honi esker, zuzendari onenaren Oscar Saria eskuratu zuen Beattyk. Orson Welles kenduta, Warren Beatty da urte berean aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizle lanengatik Oscar sarirako izendapenak lortu dituen bakarra.

Warren Beatty gonazale porrokatua izateagatik ere ezaguna da Hollywooden. Haren amoranteen zerrenda amaigabea da: Madonna, Isabelle Adjani, Candice Bergen, Leslie Caron, Julie Christie, Joan Collins, Catherine Deneuve, Janice Dickinson, Faye Dunaway, Britt Ekland, Jane Fonda, Melanie Griffith, Daryl Hannah, Goldie Hawn, Margaux Hemingway, Barbara Hershey, Bianca Jagger, Diane Keaton, Elle Macpherson, Joni Mitchell, Michelle Phillips, Diana Ross, Jessica Savitch, Diane Sawyer, Stephanie Seymour, Carly Simon, Inger Stevens, Barbra Streisand, Liv Ullmann, Natalie Wood eta Susannah York. Hala ere, 1992an Annette Bening aktorearekin ezkondu zenetik, Beattyk ez du beste amodio-aferarik izan.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztietan aktore gisa aritzen da. Beste ataza bat izanez gero aipatuko da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Warren Beatty Aldatu lotura Wikidatan