Robert T. A. Innes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Innes.

Robert Thorburn Ayton Innes (Edinburgo, 1861eko azaroak 10-Londres, 1933ko martxoak 13) britainiar astronomo bat izan zen.

Innesek ikasketak 12 urterekin utzi zituen, baina astronomia interesatu zitzaion, Royal Astronomical Societyko kide 17 urte zituenetik izan zelarik. Australian errotua Marte eta Artizarraren orbiten perturbazioei buruzko behaketak egin zituen.

1896an David Gillek Hegoafrikara gonbidatu zuen Lurmutur Hiriko Errege Behatokian soldatu xume batekin liburuzain eta idazkari bezala lan egiteko. 1903 eta 1927 artean Transvaalgo Meteorologia Departamenduko lehen zuzendaria izan zen, bere betebeharra geroz eta anitzagoa izan zen eta ondoren soilik behaketa astronomikora dedikatutako meteorologia estazio bat, hurrenez hurren Transvaalgo Behatokia eta ondoren Union Observatory edo Union Behatokia deituz.

Izar bikoitzen behatzaile nekaezina, 1600 inguru aurkitu zituen, 1894ko abenduan bere lehen zerrenda argitaratuz. Kliskatze alderatzaile gehitu zuen, 1915ean Alfa Centauriren bikotea den Proxima Centauri aurkitzeko erabili zuena. Zeru mekanikan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Thorvald Nicolai Thiele (1838-1910) daniar astronomoarekin batera, gaur egun Thiele-Innesen konstanteak bezala ezagutzen diren izar bikoitzentzako orbita parametruak gehitu zituen. C/1910 A1 kometa 1910eko urtarrilak 12an ikusi zuen lehena ere izan zen.

Bere omenez jasotzen dute euren izena 1658 Innes asteroideak eta Ilargiaren alde ezkutuan dagoen Innes ilargi kraterrak. 1923an Honoris Causa Doktore izendatu zuen Leidengo Unibertsitateak.