Chuck Berry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Edward Anderson Berry
Örebron, 2007an
Örebron, 2007an
Datuak
Ezizenak Chuck Berry
Jaioterria Saint Louis, Missouri
Jaiotza data 1926ko urriaren 18a (88 urte)
Musika mota Rock and roll
Tresnak Gitarra, abeslaria
Urteak 1955–egun
Disketxeak Chess, Mercury, Atco
Webgunea www.chuckberry.com
Chuck Berry, You can't catch me, 1956.

Charles Edward Anderson "Chuck" Berry (Saint Louis, Missouri, 1926ko urriaren 18a - ), Chuck Berry izenaz ezaguna, Rock and Rollaren historian izan den musikari eta konpositorerik ezagunenetako bat da.

Rock and Rollaren hasieran eragin handia izan zuen (Rock and Rollaren errege deitu zuten). 1950eko hamarkadan, "Roll Over Beethoven", "Rock and Roll Music", Nat King Coleren "Route 66", "Johnny B. Goode" eta "Maybellene" bezalako abestia ezagunak sortu zituen. Grammy saririk ere irabazi zuen.

"Rolling Stone" aldizkariak bere zerrendan historiako bostgarren musikariaren postuan jartzen du, The Beatles, Bob Dylan, Elvis Presley eta The Rolling Stones bezalako talde edo abeslarien ondoren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chales Edward Anderson Berry 1926ko urriaren 18an jaio zen, Saint Louisen. Ama irakaslea zuen, eta aita, berriz, kontratista eta eliza baptistako kidea. Sei anaietan hirugarrena izan zen.

Berry Bluesa jotzen aritua zen gaztetatik, eta 1953. urtearen hasieran, bere maisu bati esker, "Sir John's Trio" taldean diru apur bat irabazten hasia zen, St. Louisko klub ezagun batean jotzen zuelarik. Beranduxeago taldeak izena aldatuko zuen "Chuck Berry Combo" bihurtuz.

1955ean bere karrerak nabarmen egin zuen gora. Maiatzean Chicagora bidaiatu zuen eta bertan Muddy Waters ezagutu zuen. Honek Chess Records diskografikoarekin harremanetan jartzea aholkatu zion, eta urte berean "Maybelline" argitaratu zen. 1956 bukaeran, "Roll Over Beethoven" 29. postura iritsi zen. Hurrengo urteko udazkenean Everly Brothers, Buddy Holly eta ezagunak bihurtzen ari ziren beste talde batzuekin gira bat egin zuen Estatu Batuetan barrena.

1970eko hamarkadan bere gitarra-jotzaileak bakarrik lagunduta bidaiatu zuen (Gibson), izan ere ziurra zen joaten zen edozein lekutan topatuko zuela bere musika ezagutu eta berarekin jotzeko prest egongo zen talderen bat. Hamarkada horren bukaera aldera, bere karreraren gorenean, Estatu Batuetan zein Europan jotzen jarraitu zuen, baina, konpromiso hauek gora behera, hilabetero, asteazken batean Saint Louisko "Blueberry Hill" tabernan jotzeko erabakia bete zuen.

Legearekin zenbait konponezin izanak ditu, zergak ez ordaintzea, adingabeko bat prostituziora bultzatzea eta vouyerismoa egotzi izan zaizkio. Izaera zakarra duela esan izan da. Behin Keith Richards bere eszenatokitik bota zuen, bere idoloaren ondoan jotzera ezustean igo zenean; beste batean biak ukabilka aritu ziren kamerino batean. Edonola ere, inork ez du ukatzen eragin handia izan duela Rock musikan.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chuck Berryk rock and rolla asmatu ez bazuen (inork asmatu zuenik esan al daiteke?), musika mota honen aitzindarietan garrantzitsuenetakoa izan zela argi dago. John Lennonen hitzen arabera: "Rock and Rollari beste izan bat jarri behar balitzaio, 'Chuck Berry' dei geniezaioke".

Chuck Berryren musikak eragin handia izan Ritchie Valens, Bill Haley, Little Richard eta Buddy Holly bezalako musikariengan, eta beste askok aitortu dute inspirazio iturri bezala.

Keith Richardsek Hall of Famean sartu zuenean honakoa bota zuen: "Zaila da niretzat Berry aurkeztea, izan ere beti kopiatu baitut berak jotzen zuena". AC/DC taldeko Angus Youngek beti onartu du Berry izan dela beregan eragin handienetakoa izan duena, eta famatua da eszenatokietan "ahatearen ibilera" (duckwalk) imitatzeagatik, Rock and rollaren pauso ezagunenetakoa gitarrajoleen artean.

Berryk jaso zituen eragin nabarmenenak Nat King Cole, Louis Jordan eta Muddy Waters lirateke. Bere karreran blues kantak eta baladak grabatu zituen, baina esan daiteke bere estilo berritzailea izan zela ezagutzera eman zuena. Bere abesti ugari izan dira blues, country eta rock and roll taldeek jo edo bertsionatuak.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chuck Berry 1997an Gibson ES-345 gorria erabiltzen

Gitarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chuck Berryren gitarra famatuenak edo ezagunenak Gibson-ak izan dira batik bat:

  • Gibson ES-335. Berryren gitarra erabiliena.
  • Gibson ES-345
  • Gibson ES-355
  • Gibson Les Paul

Bozgorailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fender bozgorailuak erabili izan ohi ditu betidanik, haien artean:

  • Fender Bassman
  • Fender Twin Reverb[1]
  • Fender Dual Showman

Efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chuck Berryk ez ditu efektuak erabiltzen normalean, eta erabiltzekotan ez dira inoiz erakutsi. Bere soinu identifikagarria Fender bozgorailuetatik soilik dator, "garbia" izan nahiz "zikina" izan

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen rock and rollaren ereserki bihurtu diren Chuck Berryren zenbait abesti, ondorengo talde askok jo edo bertsionatuak izan direnak:

  • "Johnny B. Goode" - "guitarra ezkila bailitzan jo" zezakeen herri txiki bateko mutil baten bizitzari buruzkoa. Voyager I espaziountzian bildu ziren eta giza kulturen adierazgarritzat ziren kantetako bat izan zen.
  • "Let It Rock" - E. Anderson ezizenaz sinatu zuen burdinbideetako langileen fantasia bat.
  • "Sweet Little Sixteen"

Honakoak berriz, garaiako arrakasten artean sartu zirenak:

  • "Maybelline" - Chess Recordsi aurkiztu zizkion bi abestietariko bat. Bob Willsen "Ida Red" country kantuaren boobie woggie erritmora egokitzakena. Gazteen arteko auto lasterketa bati buruzkoa.
  • "Too Much Monkey Business" - Gazteen jarrerei buruzko aipamenak.
  • "No Particular Place To Go" - Kotxeak, neskak eta frustrazioaz.
  • "Memphis" - Istorio goxo bat.
  • "Oh! Carol!"

Bluesari eginiko eskaintza edo tributuak:

  • "Things I Used to Do"

Girak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gira bat egiten duenean, beti bakarrik joaten da, eta casting bat egiten du joko duen herrialdean taldekidetzat izango dituen musikariak aukeratzeko. Metodo honen berezitasuna, musikariei ordaintzen ez diela da; antza, Berryren aburuz berarekin jotzea bada nahikoa ohore. Bere beste xelebrekerietako bat joko duen edonon mercedes txuri bat alkilatu eta gidatzea da, bere adina gora behera.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.guitargeek.com/rigs/img/b/berry_chuck_1999.gif
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chuck Berry Aldatu lotura Wikidatan