Elvis Presley
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Elvis Aaron Presley | |
| Jaio | 1935eko urtarrilaren 8a | |
| Tupelo, Misisipi, (AEB) | ||
| Hil | 1977ko abuztuaren 16a | |
| Memphis, Tennessee (AEB) | ||
| Musika | ||
| Musika tresnak | Ahotsa, gitarra, pianoa | |
| Generoa | Rock and roll, pop, rockabilly, country, blues, gospel, R&B | |
| Webgunea | elvis.com | |
Elvis Aaron Presley (Tupelo, Misisipi, 1935eko urtarrilaren 8a - Memphis, Tennessee, 1977ko abuztuaren 16a) rock abeslari eta aktore estatubatuarra izan zen. Historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartzen da Presley, hainbat eta hainbat musikarirentzako inspirazioa izan zen.
1956. urtean rock and roll kantari ezagun bihurtu zen, RCA disko etxearekin grabatzen hasi zenean. Presleyren nortasunak, janzkera eta orrazkera bereziak berebiziko arrakasta eta jarraitzaile ugari ekarri zioten. 1956. urtean Heartbreak Hotel diskoa argitaratu zuen, milioi bat kopia baino gehiago saldu zituzten 45 diskoetatik lehena, Hound Dog, All Shook up, Don´t be Cruel eta Burning Love kantu famatuekin. Urte berean Love me tender filmean lan egin zuen, bere hogeita hamairu filmetan lehena, eta telebistan agertu zen ikusle kopuru handiko saioetan.
Film aipagarriak: King Creole (1958), Flaming Star (1961), Maitasuna Hawaiien (1961); Hitzordua Las Vegasen (1964) eta Elvis Show (1970).
1977. urtean hil zen Memphisen, Tennessee.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.