Rodako kodexa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rodako kodexa
Book nibbled by a rodent - corner.JPG
Egilea Ezezaguna (990)
Generoa Agirien bilduma
Datuak
Jatorrizko hizkuntza Latina
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Euskaraz
Izenburua Rodako kodexa

Rodako kodexa X. mendeko (990 ingurukoa) eskuizkribua da, Iruñeko Erresuma eta Aragoiko konderriari buruzko testu nagusia batzuk dituena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta kodexa X. mendearen bukaerakoa izan, badaude XI. mendeko eranskinak. Nafarroako Erresuman, ziur asko Naiaran idatzi zuten, letra xehe bisigodoan eta letra etzana bazterretan. 205 mm x 285 mm eta guztira 232 orrialde ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roda de Isábenako katedralean topatu zuten XVII. mendearen bukaeran. Santa María de Meyáko prioreak erosi zuen hurrengo mendean eta handik aurrera jabe pribatuak izan zuen. Kopiak baino ez ziren geratzen 1928an jatorrizko eskuizkribua berreskuratu arte. Egun Espainiako Historiaren Erret-Akademian dago.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiena genealogiak izan dira, agian Al-Udri musulmanaren lanetik kopiatuak, bost belaunaldiko erregeak aipatzen duelako. Iruñeko Erresumako Aritza eta Semeno leinuak, Aragoi, Sobrarbe, Ribagortza, Pallars Jussà eta Tolosako konderrien buruzagiak eta Baskoniako dukerrikoak aipatzen ditu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zacarías García Villada, "El códice de Roda recuperado," Revista de Filología Española 15:113-3 (1928).
  • José María Lakarra. "Textos navarros del Códice de Roda," Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón, 1:194-283 (1945).
  • José María Lakarra. "Las Genealogías del Códice de Roda," Medievalia, 10:213-6 (1992).
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodako kodexa Aldatu lotura Wikidatan