Ribagortzako konderria
Ribagortzako konderria Esera eta Isabena ibaien arteko lurraldeetan eta Noguera Ribagorzana ibaiaren arroan zegoen frankoen markako konderri txikia zen.
Historia [aldatu]
Karlomagnok zuzendutako konkistan, Gilen I.a Tolosakoak Pallars eta Ribagortzako eskualdeak okuaptu zituen eta pagi moduan bereganatu zituen. 833an Aznar Galindo, Urgel eta Cerdañako kondeak konderriak konkistatu zituen, eta konderriak mantendu zituen 844an Fredol Tolosakoak bota arte.
872an, bertoko Ramon I.a Pallars-Ribagortzakoa baskoiak independentzia berreskuratu zuen eta inguruko estatuekin harremanetan hasi zen konderria sendotzeko: horrela 905ean Antso Gartzes bere loba Iruñeko errege izateko estatuko kolpean hartu zuen parte eta Banu Qasiekin ere harremanetan hasi zen. Horrela hasi zen Ribagortzako kondeen leinua:
- Ramon I.a Pallars-Ribagortzakoa (872–920)
- Bernardo Unifredo (920–950/955)
- Ramon II.a Ribagortzakoa (950/955–970)
- Unifredo Ribagortzakoa (970–979)
- Arnau Ribagortzakoa (979–990)
- Isarn Ribagortzakoa (990–1003)
- Tota Ribagortzakoa (1003–1011)
- Gilen Ribagortzakoa (1011–1017)
1017an kondea oinordekorik gabe hil eta 1018an Antso III.a Nagusiak konderria okupatu zuen, Munia Gaztelakoa Ramon II Ribagortzakoaren aitzakiarekin. 1035ean, Gonzalo I.a Ribagortzakoak hartu zuen. Hau hil ondoren, Ramiro I.a Aragoikoa Sobrarbe eta Aragoiko konderriekin batera Aragoiko Erresuma sortu zuen.
1322an, Jaime II.a Aragoikoak konderria bere semeari eman zion. Horrela konde berriak sortu ziren:
- Piarres IV.a Ribagortzakoa (1322–1381)
- Alfontso IV.a Ribagortzakoa (1381–1412)
- Alfontso V.a Ribagortzakoa (1412–1425)
- Alfontso VI.a Ribagortzakoa (1469–1485)
- Joanes II.a Ribagortzakoa (1485–1512)
- Alfontso VII.a Ribagortzakoa (1512–1533)
- Martin I.a Ribagortzakoa (1533–1565) eta (1573–1581)
- Joanes Alfontso I.a Ribagortzakoa (1565–1573)
- Fernando II.a Ribagortzakoa (1581–1592)
- Frantzisko I.a Ribagortzakoa (1592–1598)
Filipe II.a erregea zela, guda zibila hasi zen bertokoek erregearen menpe eta ez jaunen menpe egon nahi zutelako. Guda bukatu eta erregeak konderria desegin zuen.