Tolosako konderria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tolosako konderria
Comtat de Tolosa

778 – 1271
Konderria
Blason Languedoc.svg
Map en county of Toulouse 1154.jpg
Konderriaren hedapena 1154 inguru
Carolus Handiak sortua 778
Frantziako erresumarekin batasuna 1271
Hiriburua Tolosa
Hizkuntza(k) Okzitaniera
Erlijioa Kristautasuna
Aurrekoa
Blason de l'Aquitaine et de la Guyenne.svg Akitaniako erresuma
Ondorengoa
Frantziako erresuma Pavillon royal de France.svg

Tolosako konderria Frantziako hegoaldean, Tolosa inguruan, zegoen konderria izan zen, buruzagia jatorrizko sei Frantziako pareetako bat zena.

Carolus Handiak 778an, Orreagan menderatua izan ondoren, baskoien mugak defenditzeko sortu eta Akitaniako erresumaren zati bat bilakatu zuen. 850. urtetik aurrera erresuma desegin zenean, eskualdeko boteregune Tolosatik Poitiersera mugitu eta Rouergueko kondeak, Tolosako ere zutenak, jaraunspenezko bihurtu zituzten bere lurraldeak.

Kondeak Gothiako markesak eta Narbonako dukeak ere baziren eta Berta Rouerguekoa hil zenean, Saint-Gillesko kondea zen Erramunek Gilen IX.a Akitaniakoarekin borrokatu zuen konderria izateko. Erramunek irabazi eta bere leinuak konderria zuzendu zuen.

Bere oinordekoek Bartzelonako kondeak borrokatu zituzten Languedoc eta Proventzan eragina izateko. Bakea XII. mendearen bigarren partean ailegatu zen.

Ordurako kataroen heresia berria sortu zen konderrian. Erramun V.a Tolosakoak heresia borrokatzeko laguntza eskatu bazuen ere, XIII. mendearen hasierako hain zen hedatua ezen Erramun VI.a Tolosakoak ezin baitzuen bere biztanlearen hain zati handi borrokatu. Pierre de Castelnau pontifize-mandatariaren hilketak Gurutzada Albitarra sortu zuen, 1271an Frantziako erregeak konderria anexionatu zuenean bukatu zena[1].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako konderriaren eremu nagusiak honako hauek dira:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Le Roy Ladurie, Emmanuel (2001), Histoire de France des régions, Seuil, 284. orrialdea .


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.