Route 66

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
{{{PAGENAME}}}
Route 66
Us 66 rough.svg
Autobidearen mapa
Ameriketako Estatu Batuak AEBetako Estatuarteko Errepide Sarea
Luzera 3.945 Km
Hasierako muturra Los Angeles, Kalifornia
Bukaerako muturra Chicago, Illinois
Estatuak Illinois
Misuri
Kansas
Oklahoma
Texas
Mexiko Berria
Arizona
Kalifornia

Route 66 (alegia, Route Sixty-Six, ingelesez deitzen zaionez) Ameriketako Estatu Batuetako autobide-sareko autobide bat zen, beste goitizen batzuekin ere ezaguna zena, hala nola Main Street of America (Amerikako Kale Nagusia) edo Mother Road (ama-errepidea).

Hasiera-hasierako autobideetako bat da, 1926ko azaroaren 11n ezarri baitzen.

Autobide ospetsu honek abiapuntua Chicagon (Illinois) zeukan, eta amaiera Los Angelesen (Kalifornia). Bi horien artean, honako estatu hauek zeharkatzen zituen: Missouri, Kansas, Oklahoma, Texas, New Mexico eta Arizona. Guztira, 3.940 kilometroko luzera zeukan.

Jendartean, errepide hau ezaguna bihurtu zen, besteak beste, izen bereko (Get Your Kicks On) Route 66 abesti famatu batengatik (Bobby Troup-ek idatzia eta Nat King Cole Trio edo Rolling Stones bezalako taldeek kantatua) eta 1950eko nahiz 1960ko hamarkadetako telebista-programa batengatik. Berriki, Disney/Pixar-en Cars filmean agertu zen Route 66.

Funtzionamenduan egon zen denboran zehar, Route 66 errepideari hobekuntza eta birlerrokatze ugari egin zitzaizkion, bere ibilbidea eta guztizko luzera aldatu zutenak. Birlerrokatzeetako askoren bitartez, bidaiarientzako ibilbide azkarragoak edo seguruagoak lortu ziren, edo hirietako zirkulazio-buxaduretatik libratzeko saihesbideak zerbitzuan jartzea. Birlerrokatze horietako baten bitartez, autobideak zeukan mendebaldeko helmuga are mendebalderago mugitua izan zen; zehazki, Barstow-ren erdigunetik Santa Monicaraino.

Route 66.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Route 66 Aldatu lotura Wikidatan