Pixar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pixar estudietako sarrera.

Pixar Animation Studios ordenagailu bidezko animazioko film konpainia da, AEBetako Kalifornian kokatua. Pixarrek 24 Oscar eskuratu ditu, baita 6 Urrezko Globo eta 3 Grammy ere, besteak beste. Haren filmek $6.3 bilioi lortu dituzte mundu osoan zehar.

Pixar 1979an jaio zen, Lucasfilm-eko ordenagailu alorrean. Apple sortzailetakoa den Steve Jobsek erosi zuen 1986an, eta, Walt Disney Companyk 2006an.

Pixarrek 11 film egin ditu 1995ean Toy Story plazaratu zenetik. Hurrengoak hauek izan dira: A Bug's Life (1998), Toy Story 2 (1999), Monsters, Inc. (2001), Finding Nemo (2003), The Incredibles (2004), Cars (2006), Ratatouille (2007), WALL-E (2008), Up (2009) eta Toy Story 3 (2010). Guztiek arrakasta handia lortu dute, bai kritikarien bai ikusleen aldetik.

Oscar Sarietan Marrazki biziduneko film onenaren saria banatzen denez geroztik, 2001etik aurrera alegia, Pixarren film guztiak izendatu dira sari horretarako, eta zazpik irabazi dute saria: Finding Nemo, The Incredibles, Ratatouille, WALL-E, eta Up. Halaber, Up filmak Film onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen, hura lortzen duen marrazki biziduneko bigarren filma, lehena Beauty and the Beast izan baitzen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pixar Aldatu lotura Wikidatan