Rudolf Nureiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:40, 28 apirila 2015
Rudolf Nureiev.

Rudolf Nureiev (Irkutsk, Errusia, 1938 - Paris, Frantzia, 1993) errusiar dantzaria eta koreografoa izan zen.

Biografia

1958an, Leningradeko Kirov balletaren bakarlari izan zen, eta antzezpen askotan parte hartu zuen. 1961ean, Parisen, babesa eskatu zion frantses gobernuari. Ondoren mundu osoan ibili zen, Cuevas markesaren balletarekin, eta Chicagoko Operako balletarekin. Geroago, ingeles Royal Ballet-ean sartu zen, eta Margot Fonteyn dantzari famatuarekin bikotea osatu zuen.

Koreografo gisa lan ugari egin zituen; besteak beste, Prokofieven "Romeo eta Julieta" (1977); Manfred (1979); The Nutcracker (1980, "Intxaur kraskailua"). 1962an, Nureiev izeneko biografia argitaratu zen; 1977an antzezle nagusia izan zen Valentino filmean. Nureieven jauziak eta jirabira bizkorrak Vatslav Nijinskiren jauzien parekotzat jo izan dira. Antzezpen aipagarriak izan zituen; besteak beste, Albrecht Gisellen; Armand Marguerite and Armanden; eta Siegfried "Beltxargen Aintzira" lanean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Nureiev Aldatu lotura Wikidatan