Sergei Prokofiev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sergei Prokofiev
Sergei Prokofiev
Sergei Prokofiev 1918 inguruan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Sergei Sergeyevich Prokofiev
Jaio 1891ko apirilaren 27a
Sontsovka (Ukraina)
Hil 1953ko martxoaren 5a
Mosku (Errusia)

Sergei Sergeyevich Prokofiev (Sontsovka, Ukraina, 1891ko apirilaren 27a - Mosku, 1953ko martxoaren 5a) musikagile eta pianista errusiarra izan zen. SESBeko erregimen komunistaren garaian lan egin izan zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904. urtean San Petersburgoko kontserbatorioan sartu zen, eta harmonia eta kontrapuntua ikasi zituen Lyadovekin, eta orkestratzea Rimski-Korsakovekin. Geroago piano ikasketak egin zituen Anna Essipovarekin eta zuzendaritza Tcherepninekin. Hamar urtez ikasketak egin ondoren, Anton Rubinstein saria jaso zuen bere lehen lan nagusiarekin (1. Piano Kontzertua). Glinka, Borodin, Musorgski eta Rimski-Korsakov errusiar musikagileek erakarri zuten, eta mendebalekoei dagokienez, Beethoven, Schumann, Brahms eta Maurice Ravelek.

1917. urtean lehen sinfonia idatzi zuen, Klasikoa izenekoa. 1918tik 1932ra bitartean, Errusiatik kanpo bizi izan zen. 1921ean, Hiru laranjen amodioa opera aurkeztu zuen Chicagon; eta Parisen, Diaghilevek balletak aurkeztu zizkion: Chout (1921), Altzairuzko pasabidea (1928) eta Seme galdua (1929). Herriminez, 1932. urtean Errusiara itzuli zen eta berehala bihurtu zen sobietar kulturaren eragile. Aldi hartan idatzi zituen lanik ezagunenak: Pello eta otsoa (1936), umeek orkestrako musika tresnak ezagutzeko idatzitako ipuina; Alexander Nevsky (1938-1939) kantata, izen bera zuen Einsesteinen filmerako idatzia; Romeo eta Julieta (1935-1936) balleta; Gerra eta bakea (1941-1952) opera; eta 5, 6 eta 7. Sinfoniak (1944, 1945-47, 1951-52).

Hil ondoren, 1957. urtean, Lenin saria eman zioten.

Prokofieven musika disonantea eta perkusiozkoa izan zen hasieran, baina, gerora, lirismo handiagoz eta ohiko moldeetako harmoniak erabiliz jardun zuen. Musika lan horiez gainera, musika tresnetarako kontzertuak, korurako lanak, sonatak, pianorako piezak eta film eta antzerkirako musika idatzi zituen. Ia musika mota guztiak landu zituen, eta XX. mendeko lehen erdiko musikagilerik bikainenetako bat izan zen.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfoniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Bosgarren Sinfonia", Op. 100 (1944).

Haurrentzako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peru eta otsoa edo Pello eta otsoa (1936).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Prokofiev Aldatu lotura Wikidatan