Margot Fonteyn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Margot Fonteyn —jaiotza-izena: Margaret Hookman— (Reigate, Surrey, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1919 - Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1991) ballet dantzaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza-ikasketak Londresen egin zituen, Seraphima Astafieva errusiar dantzari maistrarekin. 1934an, Vic-Wells Balleteko kide izan zen (gero Sadler's Wells Ballet eta geroago Royal Ballet deitua). Handik urte batera, Alicia Markova britainiar dantzari ospetsuak dantzatutako pertsonaia gehienak dantzatzeko aukera eskaini zitzaion. 1940rako Sadler's Wells konpainiako prima ballerina zen.

Fonteynen dantzaldiak kalitate teknikoarengatik eta musikarekiko sentiberatasun handiarenagatik bereizten ziren. Loti ederra obran egindako lanak eman zion batez ere ospea. Besteak beste, Frederick Ashton britainiar koreografoaren ballet askotako paper nagusiak jokatu zituen. 1954an, Royal Academy of Dancingeko lehendakari izendatu zuten. Rudolf Nureyev dantzariaren dantzakide izan zen hark Royal Balleten jardun zuen urteetan. 1979an, Royal Balletek prima ballerina assoluta tituluaz saritu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margot Fonteyn Aldatu lotura Wikidatan