Ruggero Raimondi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruggero Raimondi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRuggero Raimondi
JaiotzaBolonia1941eko urriaren 3a (82 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, opera abeslaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motabaritono baxua
Musika instrumentuaahotsa

zsu.it…
IMDB: nm0706921 Allocine: 3629 Allmovie: p58514
Spotify: 6anJ9yWyrJuZ21vZATPnXI iTunes: 572566 Musicbrainz: 04914eea-7c19-4f31-8606-6331d0f2d494 Discogs: 851310 Allmusic: mn0002188700 Edit the value on Wikidata

Ruggero Raimondi (Bolonia, 1941eko urriaren 3a) italiar opera-kantaria da. Baritonoa da, ahots sendoa eta ozentasun handikoa du, bere ahots-hariko onenetako bat.

Teresa Pediconirekin eta Pervenanzirekin egin zituen ikasketak. Spoleton egin zuen debuta, 1964an: Collineren papera jokatu zuen Pucciniren La Bohème obran. Hurrengo urteetan, Erromako Operan eta Veneziako La Fenicen eta Italiako beste antzoki batzuetan kantatu zuen. 1967an, Milango La Scalan kantatu zuen: Timurren papera jokatu zuen Pucciniren Turandot obran. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, Britainia Handiko zenbait antzokitan kantatu zuen: Royal Festival Hallen (Donizettiren Lucrezia Borgia) eta Glyndebournen (Mozarten Don Giovanni). Azkeneko opera horretako protagonista-paperarekin lotura estua izan du Ruggero Raimondik, paper bera jokatu baitzuen izen bereko filmean, Joseph Losey estatubatuarraren zuzendaritzapean, 1979an. 1970ean, New Yorkeko Metropolitanen, Silvaren papera jokatu zuen lehen aldiz Verdiren Ernanin. Aurrerago, 1983an, beste film batean parte hartu zuen, Francesco Rosiren Carmenen, hain zuzen, Bizeten izen bereko opera oinarri hartuta. 2001ean, La Toscan parte hartu zuen, operaren eta zinemaren erdibidean dagoen obra batean, eta, 2008an, Le Sanglot des Anges telebista-sailerako antzeztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruggero Raimondi Aldatu lotura Wikidatan