Rupert Murdoch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rupert Murdoch 2007an.

Keith Rupert Murdoch (Melbourne, Australia, 1931 -) australiar enpresa-gizona da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Australiako egunkari-kate nagusietako baten jabe zen, eta bere familiak irrati txiki bat eta egunkari txiki batzuk hartu zituen: Adelaide News eta Sunday Mail. 1954an hartu zuen Adelaida Newseko zuzendaritza. Izenburu deigarriak bultzatu zituen, eta salmentak nabarmen handitzea lortu zuen Murdochek.

1960an Sidneyko merkatuan sartu zen, eta Sydney News eta Sunday Mirror erosi zituen. Murdochen marketing-politika oldarkorra eta zenbait artikulu-motak nabarmen hazi zituen egunkari horien salmentak. 1964an Australia osorako lehenengo egunkaria sortu zuen, Australian.

1968an Australiako inperioak eta Murdochen irratiek 50 milioi dolarreko balioa zuten. Murdochek Londresko News of the World astekaria bereganatzea lortu zuen, eta baita Sun egunkaria ere. Arrakasta izan zuen harekin eta Ingalaterrako beste egunkari batzuk erostea erabaki zuen.

1973an Estatu Batuetako merkatuan sartu zen, eta San Antonio Express eta News erosi zituen, eta National Star sortu zuen. Ondoren, 1976an, New York Post erosi zuen eta New York Magazine, Village Voice eta New West aldizkariak argitaratzen zituen enpresa erosi zuen. 1991n Estatu Batuetan zituen aldizkari eta ondasun guztiak saldu behar izan zituen zorrak zirela-eta.

Sky Company enpresarekin Britainia Handiko satelite bidezko telebista merkatuan sartu zen. 1993an Star TV telebista erosi zuen, zentroa Hong Kongen duena eta 38 herrialdetan ikusten dena.

2011. urtean, Murdochen konpainiak (News of the World barne) legez kanpoko entzuketak egiteagatik ikertuak izan ziren, bai Erresuma Batuan eta bai Estatu Batuetan ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rupert Murdoch Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]