Sébastien Haller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sébastien Haller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSébastien Romain Teddy Haller junior
JaiotzaRis-Orangis1994ko ekainaren 22a (29 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
AJ Auxerre2012 / 2015578
FC Utrecht2015 / 20179851
Eintracht Frankfurt2017 / 20197733
West Ham United F.C.2019 / 20215414
Boli Kostako futbol selekzio nazionala2020 / 63
Amsterdamgo Ajax2021 / 3726
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia22
Pisua86 kilogramo
Altuera190 zentimetro

Facebook: sebastien.haller.officielle Twitter: HallerSeb Instagram: sebastien.haller FIFA: 336013 UEFA: 250027043 Edit the value on Wikidata

Sébastien Romain Teddy Haller (Ris-Orangis, Frantzia, 1994ko ekainaren 22a), Sébastien Haller soilik bezala ezagunagoa, bolikostar futbol jokalaria da. Erdi-aurrelari gisa jokatzen du, eta gaur egun Herbehereetako Amsterdamgo Ajaxen jokatzen du, Eredivisien.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidearen hasiera FCO Vigneux eta Brétigny Foot taldeen harrobietan izan zen.

A. J. Auxerre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Auxerre talde frantziarraren harrobira heldu zen, eta berarekin 2011an bere lehen kontratu profesionala sinatu zuen. 2012ko uztailaren 27an egin zuen debuta Ligue 2-n, Nimes taldearen aurka. Denboraldi horretan 18 partidu jokatu zituen, eta 2 gol sartu.

2013-2014 denboraldian 28 partidu jokatu zituen, eta 6 gol sartu. Auxerren jokatu zuen azken denboraldian denboraldi erdia bakarrik jokatu zuen (11 partidu). Neguko merkatuan Herbehereetako Utrecht-era joan zen utzita.

Utrecht[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko neguan utzita etorri zen, eta denboraldiaren bigarren zatian 17 partidu jokatu zituen. Urtea 11 golekin amaitu zuen. Denboraldi amaieran, talde herbeheretarrak Auxerre-i 750.000 euro ordaindu zizkion futbolariaren truke. Hurrengo denboraldian 42 partidu jokatu zituen txapelketa guztien artean, eta 24 gol sartu zituen.

Talde honetan jokatu zuen azken denboraldian 39 partidu jokatu zituen, eta 16 gol sartu. Denboraldiaren bukaeran Eintracht Frankfurt talde alemaniarrak 7 milioi euro ordaindu zituen jokalaria bere propietate bihurtzeko.

Eintracht Frankfurt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bundesligan jokatu zuen 2017tik 2019ra. Lehen denboraldian bere zifrak jaitsi ziren. 36 partidu jokatu zituen, eta 13 gol sartu zituen. Horrez gain, 7 asistentzia banatu zituen. Bere behin betiko eztanda 2018-2019 denboraldian izan zen, Luka Jović eta Ante Rebić jokalariekin aurrealde beldurgarria osatu zuenean. Denboraldi bukaeran 41 partidu zituen jokatuak, 20 gol sartu zituen eta 12 asistentzia eman.

West Ham[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldi horretan eman zuen mailak Europako talde askoren interesa piztu zuen, haien artean Ingalaterrakoena. West Ham United-ek azkenean 50 milioi ordaindu zituen, bere historiako fitxaketa garestiena bihurtu zelarik.

Bolikostarrak, ordea, ez zuen esperotako mailarik eman. Bere lehen denboraldian, 2019-2020an 7 gol besterik ez zituen sartu txapelketa guztien artean, taldea kaxkar ibili baitzen orokorrean. Bigarren denboraldian, ordea, ez zuen jakin bere maila onena erakusten, eta 2021eko urtarrilean 7 gol zeramatzan sartuta, haietako 3 bakarrik Premier League-en.

Beregatik egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu nahian, 22,5 milioi euroren truke saldu zuen Amsterdamgo Ajaxera.

Amsterdamgo Ajax[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haller-ek bere fitxaketatik bi egunera egin zuen debuta, PSV-ren aurkako klasikoan, Antony-ri asistentzia bat emanez. Urtarrilaren 14an, bere lehen gola sartu zuen FC Twente-ren aurkako partiduan, non Ajaxek 3-1 irabazi zuen. Otsailaren 3an, aditzera eman zen klubaren akats bat zela eta Haller UEFA Europa League-eko zerrendatik kanpora gelditu zela[1], eta beraz ezin izango zuela urte hartan txapelketa honetan parte hartu. Denboraldi bukaerarako, 23 partidu jokatu zituen, 13 gol sartuz eta 7 asistentzia banatuz.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urriaren 30ean eguneratua.
Taldea Herrialdea Urteak Partidua(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Auxerre  Frantzia 2012-2015 57 8 3
Utrecht  Herbehereak 2015-2017 98 51 16
Eintracht Frankfurt  Alemania 2017-2019 77 33 19
West Ham  Ingalaterra 2019-2021 53 14 3
Ajax  Herbehereak 2021 37 26 12

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako azpi-kategoria guztietan jokatu ondoren (16 urtez azpikotik 21 urtez azpikora), azkenean Boli Kostako selekzio nazionalaren aldeko aukeraketa egin zuen, 2020ko azaroaren 12an debuta eginez.

Ordutik 6 partidu jokatu ditu, eta 3 gol sartu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Ajax mistakenly omit record signing from Euro list» ESPN.com 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]