Söseki Natsume
Wikipedia(e)tik
Söseki Natsume japoniar idazlea izan zen (Edo, 1867 - Tokio, 1916). Ingeleseko irakaslea izan zen Tokioko unibertsitatean. 1900ean Japoniako gobernuaren laguntzaz Ingalaterrara joan zen ingeles literatura ikastera. 1907an irakaskuntza utzi eta aldizkari batean hasi zen lanean. Haikuak, saiakerak, eta batez ere, eleberriak idatzi zituen, estilo umoretsu eta berritzaileaz. Arrakasta handia izan zuen bere garaian. Idazlan nagusiak: Katu bat naiz (1905), Haurra (1906), Meatzaria (1908), Atea (1910), Gizonen bihotz gaixoa (1914), Argia eta ilunbea (1916).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.